
Proiektuen koordinatzailea Mozambiken
Mundukide.
Arrasate, Gipuzkoa.
Argitaratua: 2025/01/15.
Garapenerako lankidetza, Negozio zuzendaritza eta garapena.
Eskaintzaren deskribapena
Mundukide Mozambiken 2002an hasi zen lanean, eta programa landa-eremuko testuinguru batean gauzatzen da. Lichinga-Pemba korridorean du produkzio-jarduera nagusia, nekazaritza sustatuz. Programaren helburua familia-nekazaritzaren ekoizpen- eta merkataritza-garapena laguntzea da, aholkularitza teknikoa emanez, hornidurak errezten eta ekoizpena saltzen lagunduz.
Azken sei urteetan, programarekin bat egin duten nekazarien kopurua nabarmen hazi da eta tamaina handia hartu du (15,000 pertsona baino gehiago urtean bi milioi euro inguruko ekoizpen konbinatuarekin lagundutakoak).
Koordinatzaileak landa-talde batzuen buru izan behar du. Talde horiek, elkarte eta banatzaileekin elkarlanean, nekazaritza-ekoizpena handitzen eta dibertsifikatzen lagunduko diete nekazari-familiei. Eginkizun eta erantzukizun hauekin:
- Landa-taldeak kudeatzea.
- Landa-taldeetan eta tokiko bazkideetan gaitasunak sortu eta sustatzea beren lan-eremuan.
- Beste erakunde batzuekiko lankidetza kudeatzea, hala nola, nekazarien elkarteekiko, merkatarienganako eta beste erakunde batzuekiko.
- Programaren eta landa-taldearen baliabideak, materialak eta hornidurak administratzea.
- Tokiko erakundeekin dituen harreman instituzionalen arduraduna izango da.
- Produkzioko datuen bilketa kudeatzea eta txostenak idaztea.
Kooperante eta tokiko landa-taldeek osatutako talde bateko kide izango da.
Betekizunak
Goi-mailako ikasketak.
Mozambiken edo Afrikan lan esperientzia izatea baloratuko da.
Taldeen kudeaketan izandako lan-esperientzia baloratuko da.
Nekazaritza proiektuetan lan esperientzia izatea baloratuko da.
Hizkuntzak: portugesa ondo menderatzen duten pertsonei emango zaie lehentasuna.
Ezagutu nolakoa den lan egitea Mundukide