
Enpresetako osasun- eta ongizate-zerbitzuetako teknikaria
Osarten.
Arrasate, Gipuzkoa.
Argitaratua: 2025/12/10.
Osasuna eta medikuntza teknologiak.
Eskaintzaren deskribapena
Osasunaren eta Ongizate korporatiboaren arloan erreferentea den erakunde batean lan egin nahi duzu?
Enpresetako osasun- eta ongizate-zerbitzuetako teknikariaren eskaintza hau zure interesekoa izango da!
Osasunaren eta ongizatearen sustapenarekin lotutako jarduera eta zerbitzu berriak gauzatzen lan egingo duzu, Laneko Arriskuen Prebentzioaren Legeak ezartzen duen osasunaren zaintzaren osagarri izango direnak.
Gure sustatzailearekin lankidetzan arituko zara bezero diren enpresen beharrak identifikatzeko, eta medikuntzako eta aholkularitzako diziplina anitzeko taldearen gaitasunetan oinarritutako irtenbideak ematen parte hartuko duzu, baita lankidetza-akordioak izenpetzen dituzten aliatuen gaitasunak kontutan hartuta ere.
Enpresei balioa gehitzen dioten zerbitzu berriei buruzko ideiak edo ekimenak proposatuko dituzu, edo daudenak hobetuko dituzu, eta horien garapena gidatuko duzu katalogoan sartu arte.
Oso pertsona aktiboa eta berritzailea bilatzen dugu, kudeaketa-sistemei eta etengabeko hobekuntzari buruzko ezagutzak dituena, eta Osartenen dagoen taldearen gaitasunak osatuko dituen talde-lanerako gaitasuna duena.
Zer eskaintzen dizugu?
- Enpresek asko baloratzen dituzten zerbitzuak: Enpresen osasun-egoeraren diagnostikotik abiatuta, ekintza-planak diseinatzen lan egingo duzu, epe ertain-luzera emaitza iraunkorrak lortuko dituzten adierazle eta helburu objektiboekin.
- Elkarlaneko eta laguntzako lantaldea: Harremanak talde-lanean, errespetuan eta elkarrekiko laguntzan oinarritzen dira, eta zure iritzia kontuan hartuko da erabakiak hartzeko prozesuetan.
- Garapen profesionala eta hainbat esparru profesionaletan espezializatzeko aukera: Diziplina anitzeko eta sektore anitzeko proiektuetan parte hartuz, osasun- eta ongizate-arlo desberdinetan espezializatu ahal izango zara, eta etengabeko ikaskuntza izan.
- Diziplinen edo arloen arteko lankidetza: Osasunean oinarritutako zerbitzu berriak garatzeko proiektu-taldeetan parte hartu ahal izango duzu, laneko arriskuen prebentzioaren hainbat arlotan esperientzia duten pertsonekin: arlo ergonomikoan, psikosozialean, laneko toxikologian edota analitika kilinikoetan.
- Agenda antolatzeko autonomia eta ordutegi malgua: Bezeroaren beharren eta parte hartzen duzun proiektuen arabera, zure agenda antolatzeko autonomia izango duzu, eta lanaldi jarraitua edo zatitua egitea aukeratu ahal izango duzu, sartzeko eta irteteko malgutasuna izateaz gain.
- Erakunde osasungarria: Osartenen zauden egunetan, enpresa osasuntsu baten abantaila guztiak izango dituzu: kirol jarduerak, fruta, laguntza psikologikoa, nutrizio tailerrak, bizkarraren zaintza, loa, etab.
- Kooperatiba bateko kide izango zara, eta Osarteneko bazkide bihurtzeko eta onura sozial handiagoak lortzeko aukera izango duzu, besteak beste, LagunAroren koadro medikora sarbidea zuretzat eta zure familiarentzat.
Betekizunak
Requisitos y calificaciones
- Osasun-zientzietako karreraren bateko unibertsitate-gradua.
- Urtebeteko esperientzia antzeko posizioetan.
- Laneko osasunari eta absentismoaren kudeaketari buruzko ezagutzak.
- Enpresa osasungarriaren metodologia ezagutzea.
- Komunikatzeko eta arazoak konpontzeko trebetasuna.
- MS Office 365eko erabiltzaileaurreratua.
- Proiektuak garatzeko eta talde-lanerako gaitasuna.
- Disponibilidad vehículo propio y permiso de conducción.
- Euskara-mailaaltua.
Si te interesa el mundo de la "organización saludable", ¡apúntate a esta solicitud!
Ezagutu nolakoa den lan egitea Osarten