
Erizain espezialista laneko erizaintzan
Osarten.
Arrasate, Gipuzkoa.
Argitaratua: 2025/09/23.
Osasuna eta medikuntza teknologiak.
Eskaintzaren deskribapena
Euskadin erreferente den prebentzio-zerbitzu propio-mankomunatu batean lan egin nahi duzu?
Osartenek daukan Laneko Erizaintzan Espezializatutako Erizainaren eskaintza hau zure interesekoa izango da!
150 profesional baino gehiagok osatzen dugun Prebentzio Zerbitzu Mankomunatuko kide izango zara, eta guztiok helburu berdina daukagu, gure erakundeak osasungarriak eta seguruak izatea.
Banakako osasuna zaintzeko proba osagarriak egiten lagunduko duzu, baita langileen osasuna sustatzeko kanpainak diseinatzen eta egiten ere. Osasun- eta ongizate-arloko diziplina anitzeko proiektuetan parte hartuko duzu, etengabeko garapen profesionalean eta pertsonalean egoteko aukera emango dizutenak. Lan-osasunaren ikuspegi holistikoa eduki ahal izango duzu, eta gure lurraldeko enpresa erreferenteekin landa-lanean aritu ahal izango zara. Aholkuak emango dizkiezu zuzendaritza-, kontsulta- eta partaidetza-organoei arriskuei buruz eta lan-baldintzek langileen osasunean duten eraginari buruz. Lehen sorospenen inguruko formakuntza emango duzu.
Pertsona proaktibo eta berritzaile baten bila gabiltza, enpresetako osasunaren eta ongizatearen sustapenean sakontzeko gogoa duena, eta konfiantza, lankidetza eta eraginkortasuna balio gisa dituena.
Zer eskaintzen dizugu?
- "Benetako" Osasunaren zaintza egitea: Ez ditugu azterketa mediko hutsak egiten, osasun kolektiboaren zaintza garrantzitsuagoa da. "Landa-lana" egin ahal izango duzu eta gure lurraldean erreferente diren enpresen errealitateak ezagutu ahal izango dituzu.
- Hainbat esparru profesionaletan espezializatzeko aukera eta garapen profesionala: Diziplina anitzeko eta sektore anitzeko proiektuetan parte hartuz, osasun- eta ongizate-arlo desberdinetan espezializatu ahal izango zara.
- Elkarlaneko eta laguntzako lantaldea: Harremanak talde-lanean, errespetuan eta elkarrekiko laguntzan oinarritzen dira, eta zure iritzia kontuan hartuko da erabakiak hartzeko prozesuetan.
- Astelehenetik ostiralera egingo duzu lan, guardia gabe, eta asteburutan lan egin gabe: Zure ordutegia antolatu ahal izango duzu inolako guardiarik edo astebururik egin gabe
- Ordutegi malgua: Bezeroaren beharren eta parte hartzen duzun proiektuen arabera, lanaldi jarraitua edo zatitua egitea aukeratu ahal izango duzu, sartzeko eta irteteko malgutasuna izateaz gain.
- Erakunde osasungarria: Osartenen zauden egunetan, enpresa osasuntsu baten abantaila guztiak izango dituzu: kirol jarduerak, fruta, laguntza psikologikoa, nutrizio tailerrak, bizkarraren zaintza, loa, etab.
- Kooperatiba bateko kide izango zara, eta Osarteneko bazkide bihurtzeko eta onura sozial handiagoak lortzeko aukera izango duzu, besteak beste, LagunAroren koadro medikora sarbidea zuretzat eta zure familiarentzat.
Betekizunak
- Erizaintzako gradua edo diplomatura.
- Laneko erizaintzaren espezialitatea.
- Gutxienez urtebeteko esperientzia antzeko postuetan.
- Ezagutza sendagaien eta osasun-produktuen preskripzioan.
- LAPeko ezagutza: segurtasuna, higienea, ergonomia eta psikosoziologia aplikatua.
- Erakunde osasungarria kudeatzeko eredua ezagutzea.
- Modu autonomoan lan egiteko gaitasuna, baina baita taldean ere.
- Proiektuak garatzeko gaitasuna.
- MS Office 365eko erabiltzaile aurreratua.
- Euskara-maila altua.
Lan Osasunaren eta Prebentzioaren mundua zure interesekoa bada, eman izena eskaera honetan!
Ezagutu nolakoa den lan egitea Osarten