Erizaina | MONDRAGON People

Erizaina

Osarten.

Arrasate, Gipuzkoa.

 Argitaratua: Gaur.

Osasuna eta medikuntza teknologiak.

Eskaintzaren deskribapena

Osasunaren eta Ongizate korporatiboaren arloan erreferentea den erakunde batean lan egin nahi duzu?

OsartenekdaukanErizainareneskaintzahau zure interesekoa izango da!  

 

Prebentzio Zerbitzu Mankomunatuko kide izango zara eta gure erronka gure erakundeak seguruak eta osasungarriak izatea da.

 

Osasunaren sustapenean eta langileen osasun-arretan lagunduko duzu, erauzketak eta proba mediko osagarriak eginez, bizi-ohitura osasungarriak sustatuz, prestakuntza emanez, osasuna mantentzen dela zainduz edota honen sendatzean lagunduz, eta baita gaixotasunak prebenitzen lagunduz ere, pertsonen ikuspegi integral batetik.
Era berean, LagunAro BGAEren sisteman sartzen diren mutualista berriei proba osagarriak egiten lagunduko diozu arlo medikoari, zeinetan OSARTEN bere "koadro medikoaren" parte den.

Osasun- eta ongizate-arloko diziplina anitzeko proiektuetan parte hartuko duzu, zeintzuk etengabeko garapen profesionalean eta pertsonalean egoteko aukera emango dizuten. Lan-osasunaren ikuspegi holistikoa eduki ahal izango duzu, eta gure lurraldeko enpresa erreferenteekin lan egin.

 

Pertsona proaktiboa eta berritzailea bilatzen dugu, osasunari buruzko ezagutzan sakontzeko gogoa duena, eta konfiantza-, lankidetza- eta eraginkortasun-balioak dituena.

 

Zer eskaintzen dizugu? 

  • Garapen profesionala eta hainbat esparru profesionaletan espezializatzeko aukera: Diziplina anitzeko eta sektore anitzeko proiektuetan parte hartuz, osasun- eta ongizate-arlo desberdinetan espezializatu ahal izango zara, eta etengabeko ikaskuntza izan.
  • Agenda antolatzeko autonomia eta ordutegi malgua: Bezeroaren beharren eta parte hartzen duzun proiektuen arabera, zure agenda antolatzeko autonomia izango duzu, eta lanaldi jarraitua edo zatitua egitea aukeratu ahal izango duzu, sartzeko eta irteteko malgutasuna izateaz gain.
  • Guardiarik gabe, eta asteburutan lan egin gabe: Zure ordutegia antolatu ahal izango duzu inolako guardiarik edo astebururik egin gabe.
  • Elkarlaneko eta laguntzako lantaldea: Harremanak talde-lanean, errespetuan eta elkarrekiko laguntzan oinarritzen dira, eta zure iritzia kontuan hartuko da erabakiak hartzeko prozesuetan.
  • Errealitate desberdinak ezagutzea eta landa-lana garatzea: "landa-lana" egin ahal izango duzu eta gure lurraldean erreferente diren enpresen errealitateak ezagutu ahal izango dituzu.
  • Erakunde osasungarria: Osartenen zauden egunetan, enpresa osasuntsu baten abantaila guztiak izango dituzu: kirol jarduerak, fruta, laguntza psikologikoa, nutrizio tailerrak, bizkarraren zaintza, loa, etab.
  • Kooperatiba bateko kide izango zara, eta Osarteneko bazkide bihurtzeko eta onura sozial handiagoak lortzeko aukera izango duzu, besteak beste, LagunAroren koadro medikora sarbidea zuretzat eta zure familiarentzat. 

Betekizunak

  • Erizaintzako unibertsitate-gradua.
  • Larrialdien oinarrizko ezagutza.
  • Modu autonomoan lan egiteko gaitasuna, baina baita taldean ere.
  • Dibulgazio- eta komunikazio-trebetasunak.
  • Proiektuak garatzeko gaitasuna.
  • MS Office 365eko erabiltzaile aurreratua.
  • Euskara-maila altua.

 

Osasunarenmunduazure interesekoabada, emanizenaeskaerahonetan! 


Ezagutu nolakoa den lan egitea Osarten

Icono flecha derechaIcono flecha derecha

Prest zure hurrengo lana aurkitzeko?

Jaso lan alertak

Ico Close

Interes arloak

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Zerbaitek huts egin du. Saiatu berriro minutu batzuk igarotakoan.

Helbide elektroniko hau dagoeneko erregistratuta dago.

Zuzen harpidetu zara! Eskerrik asko MONDRAGON People-era bat egiteagatik.

X