Ezberdinak gara | MONDRAGON People
52184057915 4bbc95db41 o 1

MONDRAGONen egiteko beste modu bat badagoela pentsatzen dugu

Pertsonekin egina, pertsonentzat egina

MONDRAGONeko esperientzia kooperatiboa mundu mailako erreferentea gara, enpresa egiteko modu desberdin bat, ahotsa eta botoa izango dituzuna. Gurean, protagonista izango zara, eta hazteko, ekarpenak egiteko eta zaren hori izateko espazioa izango duzu.

Hemen, berdintasunean, erantzunkidetasunean eta elkartasunean oinarrituta egiten dugu lan. Parte hartu, iritzia eman eta erabaki egiten dugu. Taldean egiten dugu lan, elkar zaintzen dugu eta erabakiak hartu behar diren moduan hartzen ditugu. Denon artean.

Horregatik gara Humanity at Work.

mondragon   pertsonak erdigunean v 2 01 02 17 02

Berrikuntza ekosistema

MONDRAGONen etorkizunaren aldeko apustua egiten dugu.

Berrikuntzaren eta negozio berrien garapenaren eskutik, epe luzerako lehiakortasunari eustea zein egungo erronka teknologiko eta sozialei erantzutea dugu helburu.

Lankidetza irekiko ekosistema bati esker egiten dugu: 12 zentro teknologiko, unibertsitate propio bat eta nazioarteko aliatuen sare sendo batekin.

Diziplina anitzeko lan taldeetan jardungo duzu, erronka errealei irtenbide zehatzak eta iraunkorrak bilatzeko. 

MONDRAGON, banaka biderkatzen duen ekosistema.

  • 12 ikerketa-zentro

    5 zentro teknologiko + 7 enpresa-unitate

  • 2.000 ikertzaile

    Jardunaldi osora

  • 186 M€

    I+G-ra bideratuta

  • 387

    Indarrean dauden patente-familiak

  • 11.500 ikasle

    Mondragon Unibertsitatean eta MONDRAGONeko zentroetan 

Aniztasuna, bat egiteko

MONDRAGON mundura zabalik dago. Arrasatekoak, Gernikakoak, Irungoak, Bilbokoak, Kordobakoak eta Madrilgoak gara, baina baita Helbornekoak, Ostravakoak, Miamikoak, Queretarokoak, Kunshanekoak eta Delhikoak ere. 70.000 pertsona baino gehiago gara 38 herrialdetan.

Adinak, jatorriak, ibilbideak, pentsatzeko edo bizitzeko moduak... finean, berezi egiten gaituen guztiak, aberasten gaitu.

MONDRAGONen zure talentua etiketarik gabe aitortzen dugu. 


27052025  l4a3417 1

"Ohore bat da Eñaut bezalako pertsonekin lan egitea"

Egoitz eta Eñaut

Fabrikazioa
Enea
somosdiferentes

"Emakumeei lan-aukerak emateko sortu zen kooperatiba baten parte garela jakiteak harro sentiarazten gaitu"

Eli, Eva, Ainara eta Ana

Fabrikazioa
Eika
somosdiferentes bloque3

"Nire lankideen jakin-minak eta irekitasunak asko erraztu dit Orbeara zein euskal kulturara egokitzen"

Abigail Myers (AEB)

Editorial Manager
Orbea
somosdiferentes mondragonassembly 1

"Egunero proiektu global baten parte sentitzen naiz. Gauden lekuan gaudela, Mondragon Assembly gara"

Wang Hui

Kontabilitate Teknikaria
Mondragon Assembly

Zentzua duen lana


MONDRAGONen gizarte bidezkoagoa, jasangarriagoa eta gizatiarragoa lortzeko asmoz sortu ginen.

Hurrengo belaunaldiei ondare bat uzten diegu. Lurraldean sustraiak dituzten eta etorkizuneko ikuspegia duten enpresa lehiakorren ondarea. Balio ekonomikoa ez ezik, balio soziala ere sortzen duten negozioak.

Kalitatezko enplegua sortzen dugu. Emaitzetan eta kudeaketan parte hartzea, hazkunde profesionala eta aberastasunaren banaketa bidezkoagoa sustatzen duten enpleguak. Pertsonak erdigune izanik, erabaki egiten duten eta hazi egiten diren.

Gizarte ekimen berritzaileak sustatzen ditugu gaurko eta biharko erronkei erantzuteko, gure komunitateak hobetzeko eta planeta zaintzeko.

Utzi zure arrastoa, izan aldaketaren parte.

  • 12 energia-komunitate

    % 100 berdea eta tokikoa den energia sortzeko

  • +1.000 elkarte

    Lankidetzan dihardugu inpaktu soziala sortzeko

  • 69,7 M€-tako inpaktu soziala

    Osasunarekin, ongizatearekin, inklusioarekin, generoarekin, euskararekin eta iraunkortasunarekin lotutako tokiko komunitateetako proiektuetan

  • +75.000 pertsona

    Garapenerako lankidetza-proiektuen onuradunak Latinoamerikan eta Afrikan, Mundukideren bitartez.

Ekin MONDRAGONekin

MONDRAGON Ventures MONDRAGONen plataforma korporatiboa da, ekintzailetza eta enpresa jarduera berriak sortzea sustatzeko. Enpresen lehiakortasuna hobetu eta gizarte eragin positiboa sortzen duten etorkizuneko negozio ereduengatik egiten dugu apustu.

Barne-ekintzailetza, kooperatiben arteko lankidetza eta kanpoko enpresetan inbertsioa sustatzen ditugu.  Negozio berriak garatu nahi dituzten ekintzaileak bilatzen ditugu: bideragarritasun azterketatik hasi, eta haiek abian jarri arte. 

Baita beren negozioa/startup-a hazi nahi dutenetan ere, enpresa kooperatiboaren ereduan oinarritutako berrikuntza irekiko ekosistema bat eskainiz. Horretarako, bazkide inbertitzaile, lehentasunezko bezero eta/edo partner industrial edo komertzial optimoa izan gaitezke.

MONDRAGON, ekiteko beste modu bat.

Ezagutu MONDRAGON Ventures

Icono de flechaIcono de flecha
ok emprende