Zenbakitan
300 M€
SALMENTAK GUZTIRA 2024ean
>9.000H
FORMAKUNTZAN EMANDAKO URTEKO ORDUAK
%30
PROZESU GUZTIETATIK, BARNE PROMOZIOZ BETEAK
>800
PERTSONA
>%90
ESPORTAZIOA
>30
I+Gko PROFESIONALAK
FAGOR ARRASATEn gure historia eraikitzen duten balioak partekatzen ditugu
Harro gaude garenaz eta egiten dugunaz, eta zurekin partekatu nahi dugu. Taldean egiten diegu aurre erronkei eta proiektuei, merkatuan liderrak izateko. Berrikuntza eta garapen teknologikoa gure egunerokotasunaren parte dira, baita etengabeko ikasketa ere, guztion artean lortzen dugun arrakasta areagotuz.
Ekipo sendoa
Elkarlaneko giroa bultzatzen dugu, eta guretzat talde-lana eta komunikazio irekia funtsezkoak dira arrakasta kolektiborako.
Erronkei aurre egiten diegu
Teknologikoki desafiatzaileak diren proiektuetan hasieratik amaierara parte hartzeko aukera.
Etengabeko garapena
Pertsonen etengabeko hazkundea baloratzen dugu, trebetasun teknikoak zein pertsonalak lantzen dituzten formazio- eta garapen-programak eskainiz.
Berrikuntza propioa
Irtenbide berritzaileak eta bakarrak sortzen ditugu, bikaintasun-estandar berriak ezartzeko eta lehiakideen artean nabarmentzeko.
Irtenbideak sortuz, gure etorkizuna bultzatu
Hemen, Fagor Arrasate
FAk 65 urte baino gehiagoko esperientziarekin, industria eraldatzen duten irtenbideak sortzen ditu. Pasioz berritzen dugu, zehaztasunez diseinatu eta etorkizun hobe batean sinesten dutenen konpromisoarekin fabrikatzen dugu. Ingeniaritza aurreratuaz, gure etorkizuna bultzatzen dugu.