IKERLANen lan egin | Gehitu gure taldera | MONDRAGON People

Ikerlan

Teknologia eta talde-lana maite badituzu, hau da zure lekua

Zenbakitan

414

LANGILE

%35

DOKTORE PLANTILLAN

790

I+G+B ARLOAN MARTXAN DAUDEN PROIEKTUAK

13 M€

FAKTURAZIOA IKERKETAN

18 M€

TRANSFERENTZIA-FAKTURAZIOA

IKERLAN-en zurekin hazten gara: berrikuntza, ikaskuntza eta lankidetza etorkizuna eraikitzeko

Ezagutza teknologikoa eraldatzen duten pertsonak bultzatzea da gure konpromezua. Hemen akonpainamendua/laguntza, erronka teknologikoak eta elkarrekin aurrera egiteko taldea aurkituko dituzu. Bat egiten duzu? #ZatozIKERLANera

Etengabeko ikaskuntza eta garapena

Ezagutza funtsezkoa da berrikuntzarako. IKERLANen trebakuntza espezializatua, mentoringa eta zure hazkunde profesionala lehen egunetik sustatzen duen ingurunea izango duzu eskura.

Proiektu aniztasuna eta berrikuntza aplikatua

Murgildu askotariko erronka teknologikoetan eta lan egin hainbat sektoretan. IKERLANen, proiektu bakoitza aukera bat da abangoardiako teknologiarekin soluzio errealak garatzeko.

Talde-lana eta lankidetza

Taldearen indarrean sinesten dugu. Hemen, hainbat diziplinatako adituekin ezagutzak partekatuko dituzu eta erronkak gainditu konfiantzazko eta lankidetzako ingurune batean.

Ongizatea eta kontziliazioa

Berrikuntza pertsonak zaintzen dituen ingurune batean sortzen da. IKERLANen malgutasunaren, kontziliazioaren eta garapen profesionala ongizate pertsonalarekin orekatzen duen giroaren alde egiten dugu.

Ikerlaneko pertsonak

Ezagutza transferitzeko, profesionalak prestatzeko eta gizarteari aurrera egiten lagunduko dion proiektu bat osatzeko kezkaren atzean. Horren guztiaren atzean pertsonak daude, gure proiektuaren giltzarria.

Icono swipe
Jokin, investigador en el area de Operaciones de Datos.

Jokin

Datu-eragiketen arloko ikertzailea

Nire doktoretza-tesian abangoardiako erronka teknologikoei ekiteko aukera izatea, etengabeko laguntza ematen duen tutore eta talde baten babesarekin, funtsezkoa izaten ari da.

Ane, Investigadora en el área de Métodos de Confiabilidad y Ciberseguridad

Ane

Fidagarritasun- eta zibersegurtasun-metodoen arloko ikertzailea

Kooperatiba izateak izaera berezia ematen dio; pertsonek hitza eta botoa dute, eta enpresaren erabakiak eta estrategiak kontsultatzen eta jakinarazten zaizkie.

Josu, Investigador en el área de Almacenamiento y Gestión de Energía

Josu

Energia biltegiratzearen eta kudeatzearen arloko ikertzailea

Erronka teknologiko eta sozial garrantzitsuen abangoardian dagoen ingurune batekin harreman zuzena izatea da nire lanaren motibazio handienetako bat.

Rafael, investigador del area de Hardware y Compatibilidad Electromagnetica

Rafael

Hardware eta Bateragarritasun Elektromagnetikoaren arloko ikertzailea

Enpresak behar den guztia bermatzen dit doktoretzan buru-belarri aritzeko eta ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.

Maite, Investigadora en el área de Fiabilidad Mecánica

Maite

Fidagarritasun mekanikoaren arloko ikertzailea

IKERLANek industriak behar duenari buruz duen ikuspegia dela eta, nire GrALak benetako aplikagarritasuna duela eta nire ideiek inguruko enpresei mesede egin diezaieketela sentitu dut.

Beñat, Investigador en el área de Inteligencia Artificial

Beñat

Ikertzailea Adimen Artifizialaren arloan

IKERLANera master amaierako lana egiteko sartu nintzen. Hemen, talde gaztea eta giro oso ona aurkitu ditut, eta lana oso gustora egiteko aukera izan dut.

Ezagutu IKERLAN Experience

Hemen, Ikerlan

Ezagutza transferitzen dugu. Enpresei balio teknologikoa ematen diegu, eta pertsonak prestatzen ditugu.

Zure kontaktua IKERLANen

IKERLANi buruz gehiago jakin nahi duzu?  Eneko eta Mikel gara eta hemen gaude behar duzun guztian laguntzeko. Mezu 📨 batera gaude!

img 2602 1

Lan eta praktika aukerak

Ezagutu Ikerlan

Punta-puntako instalazio zientifikoak ditugu, hainbat teknologia, produktu eta zerbitzuren probak eta baliozkotzeak egiteko aukera ematen digutenak:

Personas investigadoras en el laboratorio EMC en IKERLAN
Personas investigadoras analizando cabina de ascensor en el laboratorio de DIGILAN en IKERLAN
Personas investigadoras analizando maquina fiabilidad estructural
Investigadora trabajando en equipo de control y robotica
Investigadores trabajando en laboratorio con proyecto de dinamica de maquinas y procesos de fabricacion
Grupo de personas investigadoras en sala de reunion
Personas investigadoras trabajando en Inteligencoa conectada y distribuida