Mundukiden lan egin ezazu | lankidetza sektorean aukerak | MONDRAGON People

Mundukide

Elkarrekin hastea, eraldatzea da

Zenbakitan

20.650

PROGRAMAKO PARTAIDEAK

92.867

PROGRAMETAKO ONURADUNAK

62

ERAKUNDE ALIATUAK

Mundukiden lan egitea enplegu bat baino gehiago, helburu partekatua da

Etorkizun hobe baten bila dabiltzanekin batera lan egiten duen talde konprometitua gara, tresnak, ezagutza eta laguntza eskainiz beren bidea eraiki dezaten.

Ahots bakoitzak garrantzia du

Elkarrekin hazten eta ikasten dugu eta garapena kolektiboa dela ziurtasunez aurrera egiten dugu. Zure talentuak mundu justuago eta jasangarriago batean lagundu dezakeen leku baten bila bazabiltza, hemen hasten da zure bidaia.

Egiten dugunaren eragina sentitzea

komunitate batek aurrera nola egiten duen ikustea da, begirada batek itxaropena nola berreskuratzen duen eta esfortzu bakoitzak bizitzak eraldatzeko nola batzen dituen ikustea. Ez dugu inorentzat lan egiten, elkarriekin lan egiten dugu. Izan ere, elkarrekin haztea eraldatzea da, eta pertsona batek aurrera egiten duenean, denok egiten dugu aurrera.

Arima benetan betetzen duen bizipena

Mundukiden, aldaketa ez da helburu bat bakarrik, eguneroko bizipen bat da, laguntzen dugunok eta gu geu eraldatzen gaituena. Mundukiden, lana ez da soilik zereginetan neurtzen, inpaktuan, eraldaketan, eta batez ere, bihotzean neurtzen da.

Mundukiden aniztasuna, inklusioa eta elkarrekiko errespetua baloratzen ditugu.

Gure ezberdintasunen aberastasunak indartsuago eta hobeago egiten gaituela uste dugu. Espazio horretan, ahots guztiak entzuten dira, eta pertsona bakoitzak norbera  izateko aukera du.

Icono swipe
Maria kooperantea da eta mozambike iparraldeko pertsonen gaitasunak indartzeko bertako garapen sozioekonomikoa bultzatzeko lan egiten du.

María

Kooperantea Mozambique

Mundukiden sentitzen dut egon behar naizen lekuan nagoela egin behar dudana egiten.

Yon Ekuadorren bizi da eta  kooperante gisa lan egiten du duela 5 urte.

Yon

Kooperantea Ecuador

Mundukdie lankidetza egiteko beste modu bat da, agian zorrotzagoa, baina maila pertsonalean eta profesionalean esperientzia errepikaezina izateko aukera ematen dit

Amaia Arrasateko finantza sailean ari da lanean. Aurretik Brasilen aritu zen kooperante lanetan.

Amaia

Gestio Ekonomikoa

Mundukidek aukera eman dit kudeaketa ekonomikoan dudan ezagutza mundu hobe baten eraikuntzan aplikatzeko.

Natxok 6 urte daramatza Rio Grande do Sulen (Brasil) kooperante lanetan.

Natxo

Kooperantea Rio Grande do Sul

Coprecin 21 urtez lanean aritu ondoren, Mundukidek Brasilen gure esperientzia kooperatiboa partekatzeko ametsa egia bihurtzen lagundu dit

Asierrentzat, Mundukide bizitzeko modu bat da, eta 16 urte daramatza herrialde desberdinetan kooperante gisa.

Asier

Kooperantea Brasil

Mundukiden 16 urte eman ondoren, esan dezaket lana baino gehiago, nire bizi proiektua dela

Andreak 2022tik egiten du lan Brasilen, MSTko kooperatiben enpresa alorra indartzen laguntzeko.

Andrea

Kooperantea Brasil

Mundukiderekin lan egiteak modu berezian motibatzen nau, aukera ematen baitit  benetan behar duten pertsonen bizitzan nire aletxoa jartzeko

Lanak bereizten gaitu

Hemen, Mundukide

Duela 25 urte sortu ginen, lankidetzaren beste ikuspuntu batekin. Lanaren indarrean sinesten dugu, aukera produktibo eta komertzialak sortzeko, familiei aukera eta baliabide hobeak eskaintzeko, beren bizitzak hobetzeko.

Zure kontaktua Mundukiden

Kaixo! Josu naiz, Mundukideko zuzendaria. Jarri zaitez nirekin harremanetan .

Josu Urrutia Beristain Mundukideko zuzendaria eta Giza Baliabideetako arduraduna.

Lan eta praktika aukerak

Ezagutu Mundukide

c

Natxo, Sao Pauloko ikasleekin batea
Itziar, Paraná estatuan (Brasil) kudeaketa kooperatiboari buruzko prestakuntza ematen.
mundukide brasil rgs koop gestioa natxo jpg
Andrea eta Junior Cearako kooperatibekin biltzen dira astero
Jose Luis Lejardi MSTko zuzendaritza taldeko kide batekin Sao Pauoloko bulegoan
Itziar, Paraná estatuan (Brasil) kudeaketa kooperatiboari buruzko prestakuntza ematen.
Kooperantea Mundukideren motorra da, eta horregatik bizi da eta lan egiten du hala eskatzen duten pertsonekin.
" Yonek Ekuadorren egiten du lan landa-eremuko emakumeen merkaturatze-gaitasuna indartzeko"
Mitande barrutiko koordinatzaileak soja-irakasleak hartu ditu
Lan-taldea hazi egiten da Mozambikeko soja-irakasleak iristen direnean
Mariak bertako petsonekin osatzen du lan taldea
Kooperanteak Kolonbiako talde baztertuenetako bat osatzen duten birziklatzaileei laguntzen ari dira
Amure, Caliko elkarte birziklatzaileak Mundukideren kooperateen laguntza jaso du
Natxo, Sao Pauloko ikasleekin batea
Itziar, Paraná estatuan (Brasil) kudeaketa kooperatiboari buruzko prestakuntza ematen.
mundukide brasil rgs koop gestioa natxo jpg 1
Andrea eta Junior Cearako kooperatibekin biltzen dira astero