
Programatzailea
Copreci.
Aretxabaleta, Gipuzkoa.
Argitaratua: 2026/04/28.
Informazio eta komunikazio teknologiak.
Eskaintzaren deskribapena
Coprecin, etxetresna elektrikoetarako osagaietan nazioarteko erreferentzia den enpresan, talentuaren eta teknologiaren aldeko apustua egiten dugu, gure hazkundearen eragile gisa. 60 urte baino gehiagoko esperientziarekin eta presentzia globalarekin, industria-berrikuntzan eta kooperatibismoan erreferentea den Mondragon Taldeko kide gara.
Teknologiarekiko bokazioa, prozesuetarako orientazioa eta ikasteko gogoa duen pertsona bat bilatzen dugu, Transformazio Digitaleko gure lantaldean sartzeko, erakundearen kudeaketa administratibo eta operatiborako funtsezkoak diren barne‑aplikazioen garapenean eta mantentze‑lanetan parte hartzeko.
Zein izango da zure eginkizuna?
Administrazio‑prozeduretan sortzen diren datuen tratamendu automatikorako programak garatu, ezarri eta mantentzeaz arduratuko zara, Copreciko sistema korporatiboak hobetzen eta optimizatzen lagunduz.
Zertan arituko zara?
- Copreci taldeko ERPan garapenak egingo dituzu, ABAP eta Fiori ingurunetan. Analista talde baten gidaritzapean, egin behar denaren espezifikazioak jaso eta zalantzak argitzeko lagun dituzularik. Programak ezarritako metodologia jarraituz egin beharko dituzu, kalitate frogak egin eta espezifikazioak betetzen dituela ziurtatuz eta dokumentatuz.
- Aplikazio ezberdinen arteko interfaseak kudeatuko dituzu euren arteko datuen joan etorri egokia ziurtatuz.
- Prozesuak automatuko dituzu, software estandarrek eskaintzen dituzten aukerak erabiliz.
- Programek behar dituzten datu baseak kudeatuko dituzu, beharrezko egiturak (taula, bista, prozedurak…) sortu eta mantenduz.
- Erabiltzaileei lagunduko diezu zuk egindako programen erabilerarekin eta behar duten gidak eginez.
Zer eskaintzen dizugu?
- Nazioarteko proiekzioa duen enpresa kooperatibo sendo batean sartzea.
- Ingurune teknologiko eta industriala, negozio‑prozesuetan benetako eragina duena.
- Garapen profesionala eta etengabeko ikaskuntza, lantalde adituekin harreman zuzenean.
- Lankidetzan eta partaidetzan oinarritutako gizarte eta enpresa‑proiektu iraunkor baten parte izateko aukera.
- Lanpostuaren balioarekin bat datozen baldintzak.
Ingurune industrial berritzaile batean lan egiteak motibatzen bazaitu, sistema korporatiboekin eta epe luzeko proiektuekin, zu ezagutzeko irrikaz gaude!
Betekizunak
Zer bilatzen dugu?
- Goi Mailako Heziketa Zikloa Aplikazioen Garapenean (DAM / DAW) edo antzeko garapen arloko prestakuntza.
- Euskararen ezagutza maila altua, ahoz eta idatziz.
- Ingeles maila ertaina, ahoz eta idatziz.
- SAPeko ABAP lengoaiaren ezagutza.
- Web‑ingurunetan programatzeko ezagutzak baloratuko dira.
- Adimen Artifiziala erabiliz programatzeko ezagutzak.
- Datubaseen kudeaketa eta SQL lenguaiaren ezagutza.
Ezagutu nolakoa den lan egitea Copreci