
Erosketa Teknikaria
Enea.
Legorreta, Gipuzkoa.
Argitaratua: Gaur.
Erosketak eta logistika, Ingeniaritza, diseinua eta berrikuntza, Ingeniaritza, ekoizpena eta prozesuak.
Eskaintzaren deskribapena
TAKE A SEAT and inspire us!
Bat egin Enearekin, nazioarteko kooperatiba bat, non hainbat erronka eta proiekturi heltzeko aukera izango duzun lehen egunetik. Altzari erakargarriak industrializatzeko prozesuan lagunduko duzu, non zure ezagutzak eta talentua funtsezkoak izango diren.
Zure garapen pertsonal eta profesionala lehenesten dugu, etengabeko ikaskuntza eta ingurunearekiko konpromisoa sustatzen dituen kooperazio-giroan.
Zein izango da zure MISIOA kooperatiban?
Kooperatibaren plan estrategikoarekin eta balioekin bat datorren erosketa-prozesua planifikatu, koordinatu eta garatzea izango da zure misioa.
Produktuaren garapenean aktiboki parte hartuko duzu erosketa-arloaren ikuspegitik, plano, hornitzaile, material, lagin eta alternatiba tekniko berriak identifikatuz eta homologatuz, kalitatea, kostuen optimizazioa, berrikuntza eta jasangarritasuna sustatzeko.
Hautatutako profilari honako hau ESKAINTZEN zaio:
- Ordutegi-malgutasuna eta lanaldi jarraia ostiraletan eta uztaila eta abuztuan.
- Profesionalki garatzeko aukera lanpostu egonkor batean.
- Hazteko eta hedatzeko prozesuan dagoen kooperatiba bateko kide izatea.
- Gure marketako produktuak erosteko deskontuak.
- Etengabeko prestakuntza.
Betekizunak
Zeren bila gabiltza?
- Formakuntza: Ingeniaritza edo ADE gradua.
- Hizkuntzak: Euskara eta ingeleseko maila altua. Beste hizkuntza batzuk baloratu daitezke.
- Ezagutzak: Erosketa-prozesua, negoziazioa, materialak, planoak, sektorea eta produktua.
- Aztertzeko gaitasuna, proaktibitatea eta bidaiatzeko prestasuna.
Ezagutu nolakoa den lan egitea Enea