
Produktu Ingeniaria
Enea.
Legorreta, Gipuzkoa.
Argitaratua: Atzo.
Ingeniaritza, diseinua eta berrikuntza, Ingeniaritza, ekoizpena eta prozesuak.
Eskaintzaren deskribapena
TAKE A SEAT and inspire us!
Bat egin Enearekin, nazioarteko kooperatiba bat, non lehen egunetik hainbat erronka eta proiekturi heltzeko aukera izango duzun. Zure ezagutzak eta talentua funtsezkoak izango dira diseinuko altzariak industrializatzeko eta ideiak benetako produktu bihurtzeko.
Zure garapen pertsonal eta profesionala lehenesten ditugu, etengabeko ikaskuntza eta ingurunearekiko konpromisoa sustatzen dituen kooperazio-giroan. Talde gazte eta konprometitu batekin lan egingo duzu, elkarlana oinarri hartuta, erronka berriei aurre egiteko eta arrakasta partekatzeko.
Zein izango da zure egitekoa kooperatiban?
Bulego Teknikoko proiektuak garatuko dituzu, diseinutik ekoizpenera eramanez eta erakundeko hainbat arlorekin elkarlanean jardunez. Horretarako, produktu bakoitzaren bideragarritasun teknikoa, produktiboa eta ekonomikoa bermatuko duzu, eta etengabeko hobekuntza bultzatuko duzu produktuetan zein prozesuetan.
Hautatutako profilari honako hau eskaintzen zaio:
- Ordutegi-malgutasuna eta lanaldi jarraia uztaila eta abuztuan.
- Profesionalki garatzeko aukera lan talde gazte batean integratuz.
- Hazteko eta hedatzeko prozesuan dagoen enpresa bateko kide izatea.
- Gure markako produktuak erosteko deskontuak.
Betekizunak
Noren bila gabiltza?
- Formakuntza: Ingeniaritza Industriala edo antzekoa.
- Hizkuntzak: Euskara eta ingeleseko maila altua.
- Ezagutzak: Produktuen garapena, materialak, industria-prozesuak, CAD/CAM, proiektuen kudeaketa, ERP sistemak eta ofimatikako tresnak.
- Antolaketa-gaitasuna, emaitzetara bideratutako jarrera, ekimena eta komunikazio-trebetasunak.
Ezagutu nolakoa den lan egitea Enea