
Kulturan eta Lidergoan espezialista (Oñati-Irun)
Mondragon Unibertsitatea.
Oñati, Gipuzkoa.
Argitaratua: 2026/04/21.
Negozio zuzendaritza eta garapena, Hezkuntza eta formakuntza, Pertsonen kudeaketa.
Eskaintzaren deskribapena
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean Kultura eta Lidergoaren arloan espezialista den pertsona bat sartu nahi dugu, Irungo eta Oñatiko campuseko gure taldeko kide izan dadin.
Irakasle gisa lan egingo duzu gure Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduan (myGADE) eta Pertsonen Kudeaketa Estrategikoko Masterrean (MTalent), pertsonen kudeaketarekin, garapen pertsonalarekin eta talde-garapenarekin, kulturarekin eta lidergoarekin lotutako irakasgaietan. Halaber, inguruko enpresekin transferentzia-proiektuetan lan egiteko aukera egongo da, kulturarekin eta lidergoarekin lotutako gaietan.
Enpresagintzari buruz gehiago jakin nahi baduzue, bideo hau ikustera animatzen zaituztegu:
Betekizunak
Betekizunak:
- Gradua ADEn, pertsonen kudeaketan, psikologian edo antzekoetan
- Unibertsitateko irakaskuntzako esperientzia
- Euskara-maila: arina/altua
Baloratuko da:
- Doktore-titulua izatea edo prozesuan egotea
- Coaching-prestakuntza
- Ingelesa: oso baloragarria
- Beste campus batzuetara joateko prest egotea
Eta horren truke eskaintzen dizugu:
- Proiektu eraldatzailea: gizartea eta mundua eredu justuago, jasangarriago eta berdintasunezkoagoetara bideratzea sustatzen dugu, gure lanaren bidez.
- Garapen pertsonala eta profesionala: diseinatu zure bidea, Enpresagintzan egun guztiak dira desberdinak.
- Taldea eta giro ona: talde gazte, askotariko, dibertigarri eta konprometitu batekin lan egingo duzu.
- Etengabeko berrikuntza: gizartearen erronkei irtenbideak bilatzen dizkiegu.
- Autonomia eta auto-kudeaketa lanean: konfiantza da gure lan egiteko moduaren oinarria.
- Lan eredu hibridoa: campusetako giro ona eta nahi duzun lekutik lan egitea uztartzen ditu.
- Ordutegi malgua.
Ezagutu nolakoa den lan egitea Mondragon Unibertsitatea