Ekonomia eta finantza arloan aditua - Irakasle | MONDRAGON People

Ekonomia eta finantza arloan aditua - Irakasle

Mondragon Unibertsitatea.

Irún, Gipuzkoa.

 Argitaratua: Atzo.

Banku eta asegurantzak, Negozio zuzendaritza eta garapena, Ekonomia-finantzak, kontuak eta legea, Hezkuntza eta formakuntza.

Eskaintzaren deskribapena

Enpresagintza, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatea, unibertsitate kooperatiboa da, pertsonekiko eta gure ingurunearekiko konprometitua, berritzailea eta gizartearen beharretan murgildua.

Bidasoako campusean ekonomia eta finantzen arloko espezialista baten bila gabiltza, gure irakasle-taldeko kide izan dadin. 

Ikakasle gisa egingo duzu lan Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza graduan (myGADE) zein Lidergo Berritzailea eta Berrikuntza (LEINN) graduan irakasle bezela jardungo duzu. Gainera, gure inguruko enpresen erronkei erantzuten dieten ikerketa- eta transferentzia-proiektuetan lagundu ahal izango duzu.

Finantzetako arloan aurrera eraman ditugun proiektuen adibide dira hurrengoak: 

 

Enpresagintzaren inguruan gehiago jakin nahi baduzue, ikusi hurrengo bideoa:

 

Betekizunak

Eskakizunak:

  • Gradua ADEn edo Ekonomian.
  • Ekonomia/ finantzetan espezializatzeko masterra.
  • Gutxienez 2 urteko lan-esperientzia aipatutako arloetan:, enpresetan, finantza erakundetan, aholkularitzan edo hezkuntza arloan.
  • Euskara: maila altua.
  • Ingelesa: maila altua.
  • Puntualki beste campus batzuetara bidaiatzeko disponibilitatea.
  • Positiboki baloratzen dugu doktore edo doktoregaia izatea eta/edo irakasleen masterra edukitzea.

Gaitasun pertsonalak:

  • Hainbat hizkuntzatan komunikatzeko eta elkarreragiteko gaitasuna.
  • Ekimena, talde lanerako gaitasuna, hainbat jarduera eta erritmo integratzeko jakin-mina eta malgutasuna.
  • Enpresa kudeaketan etorkizuneko joerak eta erronkak ulertzeko gaitasuna.

eta bueltan eskaintzen dizugu…

  • Proiektu eraldatzailea: gure lanaren bidez gizartearen eta munduaren eraldaketa bilatzen dugu.
  • Garapen pertsonala eta profesionala: diseinatu zure bidea, Enpresagintzan egun guztiak desberdinak dira. 
  • Taldea eta giro ona: lan talde gazte, anitz, dibertigarri eta konprometitu batekin egingo duzu lan.
  •  Etengabeko berrikuntza: gizartearen erronkei irtenbideak bilatzen dizkiegu.
  • Lanerako autonomia eta auto-gestioa: gure lan egiteko ereduaren oinarria konfiantza da.
  • Lan eredu hibridoa: konbinatu campusetako giro ona eta zuk nahi duzun lekutik lan egitea.
  • Ordutegi malgua.

 

HASIERA DATA: 2026ko iraila 


Ezagutu nolakoa den lan egitea Mondragon Unibertsitatea

Icono flecha derechaIcono flecha derecha

Prest zure hurrengo lana aurkitzeko?

Jaso lan alertak

Ico Close

Interes arloak

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Zerbaitek huts egin du. Saiatu berriro minutu batzuk igarotakoan.

Helbide elektroniko hau dagoeneko erregistratuta dago.

Zuzen harpidetu zara! Eskerrik asko MONDRAGON People-era bat egiteagatik.

X