
Ekonomia Sozialean eta/edo Kooperatibismoan Doktorea
Mondragon Unibertsitatea.
Oñate, Gipuzkoa.
Argitaratua: 2026/04/21.
Garapenerako lankidetza, Negozio zuzendaritza eta garapena, Pertsonen kudeaketa, Besteak.
Eskaintzaren deskribapena
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak Gizarte Ekonomian, Kooperatibismoan edo antzeko arloetan doktoretza duen pertsona bat sartu nahi du, irakaskuntza (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza graduan), ikerketa (batez ere, enpresa-kudeaketa kooperatiboari lotutako esparruetan) eta enpresa-inguruko enpresekin ezagutzaren transferentzia garatzen lagunduko duena.
Enpresagintzari buruz gehiago jakin nahi baduzue, bideo hau ikustera animatzen zaituztegu:
Betekizunak
Betekizunak:
- Ekonomia, Enpresa, Gizarte Ekonomia, Kooperatibismoa edo antzeko arloetako doktoregoa
- Gizarte- eta kooperatiba-ekonomiaren ekosistema ezagutzea
- Euskara-maila: arina
- Ingelesa: oso baloragarria
Baloratuko da:
- Unibertsitateko irakaskuntzako esperientzia
- Ikertzeko gaitasuna eta/edo zientzia-ekoizpena
- Ikertzeko gaitasuna eta/edo argitalpen akademikoak
- Unibasq edo ANECA akreditazioa eta ikerketako seiurtekoak izatea.
- Beste campus batzuetara joateko prest egotea.
- Erakunde publikoekin eta/edo enpresa pribatuekin proiektuak diseinatzeko eta erakartzeko merkataritza-gaitasuna.
eta horren truke eskaintzen dizugu:
- Ikaskuntza praktikoko erreferentziazko unibertsitate batean sartzea
- Ingurune berritzailea eta enpresa-ehunarekin konektatua
- Proiektu eraldatzailea: gizartea eta mundua eredu justuagoetara, iraunkorragoetara eta berdintasunezkoagoetara eraldatzea sustatzen dugu, gure lanaren bidez
- Garapen pertsonala eta profesionala: Garapen akademiko eta ikertzailerako aukerak
- Taldea eta giro ona: talde gazte, askotariko, dibertigarri eta konprometitu batekin lan egingo duzu.
Ezagutu nolakoa den lan egitea Mondragon Unibertsitatea