
Pertsonen Kudeaketan Doktorea (Oñati-Bilbo-Irun)
Mondragon Unibertsitatea.
Bilbao, Bizkaia.
Argitaratua: 2026/04/21.
Negozio zuzendaritza eta garapena, Pertsonen kudeaketa, Besteak.
Eskaintzaren deskribapena
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak doktoretza duten pertsonak sartu nahi ditu Pertsonen Kudeaketaren arloan, bai irakaskuntzan, bai ikerketa- eta transferentzia-proiektuen garapenean laguntzeko.
Unibertsitate-ingurune berritzaile batean integratuko dira, enpresarekiko lotura sendoarekin eta ikaskuntzaren orientazio praktikoarekin.
Enpresagintzari buruz gehiago jakin nahi baduzue, bideo hau ikustera animatzen zaituztegu:
Betekizunak
Betekizunak:
- Psikologia, Enpresa, Giza Baliabide edo antzeko arloetako doktoregoa
- Euskara-maila altua
Baloratuko da:
- Unibertsitateko irakaskuntzako esperientzia
- Ikertzeko gaitasuna eta/edo argitalpen akademikoak
- Unibasq edo ANECA akreditazioa eta ikerketako seiurtekoak izatea.
- Ingelesa
- Unean-unean beste campus batzuetara joateko prest egotea.
- Erakunde publikoekin eta/edo enpresa pribatuekin proiektuak diseinatzeko eta erakartzeko merkataritza-gaitasuna.
- Enpresa-kudeaketan etorkizuneko joerak eta erronkak ulertzeko gaitasuna.
Eta horren truke eskaintzen dizugu:
- Ikaskuntza praktikoko erreferentziazko unibertsitate batean sartzea
- Ingurune berritzailea eta enpresa-ehunarekin konektatua
- Proiektu eraldatzailea: gizartea eta mundua eredu justuagoetara, iraunkorragoetara eta berdintasunezkoagoetara eraldatzea sustatzen dugu, gure lanaren bidez
- Garapen pertsonala eta profesionala: Garapen akademiko eta ikertzailerako aukerak
- Taldea eta giro ona: talde gazte, askotariko, dibertigarri eta konprometitu batekin lan egingo duzu.
- Autonomia eta auto-kudeaketa lanean: konfiantza da gure lan egiteko moduaren oinarria.
- Lan eredu hibridoa: campusetako giro ona eta nahi duzun lekutik lan egitea uztartzen ditu.
- Ordutegi malgua.
Ezagutu nolakoa den lan egitea Mondragon Unibertsitatea