
Tecnopedagogo teknikaria (Irun-Oñati-Bilbo)
Mondragon Unibertsitatea.
Oñati, Gipuzkoa.
Argitaratua: Atzo.
Hezkuntza eta formakuntza, Ingeniaritza, diseinua eta berrikuntza, Ingeniaritza, ekoizpena eta prozesuak, Informazio eta komunikazio teknologiak.
Eskaintzaren deskribapena
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean, e-learning teknikari baten edo LMSko eduki digitalak sortzen eta ikasgelak programatzen esperientzia sendoa duen diseinatzaile baten bila.
Fakultateko hezkuntza-programak Mondragon Unibertsitateko (MU) eredu teknopedagogikoaren bikaintasun-estandarren arabera garatzen direla bermatzea izango da zure egitekoa, eta, horretarako, baliabideen sorkuntza teknikoa eta irakasleentzako laguntza metodologikoa gidatuko ditu.
Erantzukizun nagusiak:
- Estrategia eta Kalitate Teknopedagogikoa, MU eredua bermatuz, irakasleei lagunduz eta edukiak balidatuz.
- Edukien maketazioa eta diseinua: programen eraikuntza, multimedia-baliabideen ekoizpena, irakasleentzako gidak eta prestakuntza.
- Gela birtualaren kudeaketa teknikoa: Moodle plataformaren administrazioa eta kudeaketa, eta eguneratzea.
Betekizunak
Prestakuntza eta esperientzia:
- Gradua Ikus-entzunezko Komunikazioan, Multimedia Diseinuan, Pedagogian edo antzekoetan.
- Esperientzia frogagarria e-learning programen diseinuan eta edukien maketazioan.
- Moodle-ren ezagutza eta esperientzia aurreratua (irakasle/kudeatzaile mailako administrazioa).
- IA sortzailearen erabilera etikoaren ezagutza eta esperientzia.
Trebetasun teknikoak:
- Ikus-entzunezko edizio-tresnak (Adobe Premiere, After Effects) eta diseinu grafikoa (Illustrator,
- Photoshop, Canva) menderatzea.
- html ezagutzea.
- Articulate rise domeinua eta notion edo antzeko plataformen ezagutza baloratuko da.
Zeharkako gaitasunak:
- Gaitasun kritikoa: edukiak baliozkotzeko eta kalitate-estandarrak betetzen dituztela ziurtatzeko zorroztasuna, bai eta ikasteko teknologiaren aplikazioaren ikuspegi humanista ere.
- Harreman-trebetasunak: enpatia eta gaitasun pedagogikoa irakasleari digitalizazio-prozesuan laguntzeko eta taldean lan egiteko.
- Antolamendua: Kudeaketa eraginkorra, hainbat gela, data eta baliabidetako metodologia arinen ikuspegitik.
- Hizkuntzak: euskararen ezagutza altua. Ingeles-maila positiboki baloratuko da.
Eta horren truke eskaintzen dizugu:
- Proiektu eraldatzailea: gizartea eta mundua eredu justuago, jasangarriago eta berdintasunezkoagoetara bideratzea sustatzen dugu, gure lanaren bidez.
- Garapen pertsonala eta profesionala: diseinatu zure bidea, Enpresagintzan egun guztiak dira desberdinak.
- Taldea eta giro ona: talde gazte, askotariko, dibertigarri eta konprometitu batekin lan egingo duzu.
- Etengabeko berrikuntza: gizartearen erronkei irtenbideak bilatzen dizkiegu.
- Autonomia eta auto-kudeaketa lanean: konfiantza da gure lan egiteko moduaren oinarria.
- Lan eredu hibridoa: campusetako giro ona eta nahi duzun lekutik lan egitea uztartzen ditu.
- Ordutegi malgua.
Ezagutu nolakoa den lan egitea Mondragon Unibertsitatea