LANKI Kooperatibismoaren Ikertegian aritzeko pertsona bat kontratatu nahi du | MONDRAGON People

LANKI Kooperatibismoaren Ikertegian aritzeko pertsona bat kontratatu nahi du

Mondragon Unibertsitatea.

Eskoriatza, Gipuzkoa.

 Argitaratua: 2026/07/23.

Hezkuntza eta formakuntza.

Ikasketa maila: Unibertsitate-gradua.

Eskaintzaren deskribapena

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien FakultateakLANKI Kooperatibismoaren Ikertegian aritzeko pertsona batkontratatu behar du. Curriculumak jasotzeko epea bukatuko da irailaren 11n. 

Kooperatibismoan eta gizarte ekonomiaren alorrean formazio, ikerketa eta aholkularitza lanetan aritzeko irakasle-ikertzailea behar dugu. Nazioarteko testuinguruetan eta bertako eragile kooperatiboekin lankidetzan aritzeko gaitasuna duen pertsona baten bila gabiltza.

 

Egiteko nagusiak izango dira:

  • Formazio kooperatibo eta aholkularitza lanak egitea kooperatibetan (euskal ekosistema kooperatiboan eta nazioarteko testuinguruan).
  • Kooperatibismoa eta gizarte ekonomiaren alorrean ikerketa eta berrikuntza proiektuak kudeatzea eta garatzea.
  • Mondragon Unibertsitateko gradu eta master eskaintzan giza eta gizarte zientzietan irakasle aritzea.

Betekizunak

Kontutan hatuko diren betekizunak:

  • Kooperatibismoan eta ekonomia sozialean interesa, ezagutza edota praktika.
  • Unibertsitate mailako ikasketak enpresa edo gizarte zientzien alorrean. 
  • Kooperatibismoaren alorrean ikertzeko eta irakasle aritzeko interesa eta gaitasuna. 
  • Gaitasun oso altua ingelesez (ahoz zein idatziz), ikertzeko, formazioan aritzeko eta nazioarteko harremanak kudeatzeko.
  • Euskaraz C2 mailako gaitasuna. 

Horretaz gain, baloratuko da:

  • Gestio eta enpresa alorrean esperientzia eta ezagutza.
  • Doktorea izatea eta ikerketan esperientzia izatea.
  • Unibertsitate mailan irakasle lanetan aritu izana. 
  • Berrikuntzarako sena, proaktiboa eta sortzailea izatea.
  • Taldean eta sarean lan egiten jakitea.
  • Ingelesez C2 maila akreditatua izatea.
  • Euskaraz C2 maila akreditatua izatea.

 

Kontuan hartuko da: gida baimena (B) eta autoa.

 

Eskaintzen da:

  • MONDRAGON Taldeko ekosisteman lan egitea, unibertsitate kooperatibo batean.
  • Enpresa eredu aurreratuak ezagutzeko eta ikertzeko testuingurua.
  • Euskal Herriko nahiz nazioarteko kooperatiba sareetan lankidetzan aritzeko aukera.
  • Genero berdintasunarekin eta feminismoarekin konpromiso aktiboa daukan enpresan lan egitea.
  • Kontziliaziorako eta erantzukidetasunerako aukerak errazten dituen malgutasun markoa.

Ezagutu nolakoa den lan egitea Mondragon Unibertsitatea

Icono flecha derechaIcono flecha derecha

Prest zure hurrengo lana aurkitzeko?

Jaso lan alertak

Ico Close

Interes arloak

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Zerbaitek huts egin du. Saiatu berriro minutu batzuk igarotakoan.

Helbide elektroniko hau dagoeneko erregistratuta dago.

Zuzen harpidetu zara! Eskerrik asko MONDRAGON People-era bat egiteagatik.

X