Lehen Hezkuntzako Gradurako eta Bigarren Hezkuntzako irakasle izateko gaitzen duen Masterrerako irakaslea | MONDRAGON People

Lehen Hezkuntzako Gradurako eta Bigarren Hezkuntzako irakasle izateko gaitzen duen Masterrerako irakaslea

Mondragon Unibertsitatea.

Eskoriatza, Gipuzkoa.

 Argitaratua: 2026/07/30.

Hezkuntza eta formakuntza.

Ikasketa maila: Unibertsitate-gradua.

Eskaintzaren deskribapena

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien FakultateakLehen Hezkuntzako Gradurako eta Bigarren Hezkuntzako irakasle izateko gaitzen duen Masterrerako irakasleakontratatu behar du 2026-2027 Ikasturterako. Curriculumak jasotzeko epea bukatuko da irailaren 3an.

Hezkuntzako graduetan eta Bigarren Hezkuntzako Irakasle izateko Masterrean Natur Zientzien edota Matematikaren Didaktikaren arlorako irakasle-ikertzailea behar dugu. Besteak beste, arlo horietan jarduteko eta zientzia-hezkuntzarekin, jasangarritasunarekin eta hezkuntza-berrikuntzarekin lotutako gaietan arituko den profilaren bila gabiltza.

Arloa: Natur Zientzien didaktika edota Matematikaren didaktika

 

Egiteko nagusiak izango dira:

 

  • Lehen Hezkuntzako Graduan edota Bigarren Hezkuntzako Irakasle izateko Masterrean Natur Zientzien edota Matematikaren irakaskuntza eta ikaskuntzarekin lotutako gaietan irakasle lana burutzea.
  • Natur zientzien edota matematikaren didaktikarako materialak eta proposamen metodologikoak diseinatzea eta garatzea.
  • Berrikuntza-proiektuetan edota ikerketa-proiektuetan parte hartzea.
  • Ikasleen tutoretza

Betekizunak

Horretarako betekizunak:

 

  • Lehen Hezkuntzako gradua edo diplomatura izatea edo Natur Zientzien edo Matematiken alorreko gradua edo lizentziatura izatea.
  • Irakaskuntzan esperientzia (goi mailako ikasketetan edota irakasleen prestakuntzan)
  • Euskaraz C1 maila akreditatua
  • Ingelesez C1 maila akreditatua

 

Horretaz gain, baloratuko da:

  • Doktorea izatea eta arloko ikerketa egin izana
  • Lehen Hezkuntzan edo Bigarren Hezkuntzan eskarmentua izatea eta etapa ondo ezagutzea
  • Bigarren Hezkuntzako irakasle izateko Masterra izatea.
  • Natur Zientzien Didaktikan, Matematikaren Didaktikan, Hezkuntzan edo antzeko arlo batean masterra edo prestakuntza espezializatua izatea.
  • Unibertsitate mailan irakasle lanetan aritu izana
  • Metodologia aktiboen eta diziplinartekoen ezagutza izatea
  • Hezkuntza berrikuntza prozesuetan esperientzia izatea
  • Taldean eta sarean lan egiten jakitea
  • Proaktiboa eta sortzailea izatea
  • Ziurgabetasun egoerak ondo kudeatzen jakitea

 

Kontuan hartuko da: gida baimena (B) eta autoa.

 

Eskaintzen da:

Elkarlanean oinarritzen den lan testuingurua, formaziorako eskaintza zabal batekin.

HUHEZIk konpromiso aktiboa dauka genero berdintasunarekin eta feminismoarekin. Gure egitura eta egiteko eta egoteko moduetan berdintasun erreala bermatzen dituzten polititak sustatuz, zaintza ko-erantzunkidea erraztuz eta jazarpen edota diskriminazio mota guztien prebentzioa indartuz.


Ezagutu nolakoa den lan egitea Mondragon Unibertsitatea

Icono flecha derechaIcono flecha derecha

Prest zure hurrengo lana aurkitzeko?

Jaso lan alertak

Ico Close

Interes arloak

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Zerbaitek huts egin du. Saiatu berriro minutu batzuk igarotakoan.

Helbide elektroniko hau dagoeneko erregistratuta dago.

Zuzen harpidetu zara! Eskerrik asko MONDRAGON People-era bat egiteagatik.

X