Zerbitzu Akademikoak | MONDRAGON People

Zerbitzu Akademikoak

Mondragon Unibertsitatea.

Eskoriatza, Gipuzkoa.

 Argitaratua: Gaur.

Hezkuntza eta formakuntza.

Eskaintzaren deskribapena

Talde konprometitu baten kide izan nahi duzu? Metodologia berritzaile eta eraldatzaileekin lan egin nahi duzu? Nahi duzu garatu profesionalki eta pertsonalki punta-puntako erakunde batean? Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateakkontratatu nahi du pertsona bat Zerbitzu Akademikoetan lan egiteko. Curriculumak jasotzeko epea irekita egongo da 2026ko urtarrilaren 19a arte.

Fakultateko Zerbitzu akademikoetako taldea indartuko duen tekniko-kudeatzailea behar dugu. Zerbitzuaren helburu nagusia da ikasleen bizitza akademikoaren administrazio-kudeaketa ziurtatzea, interesa erakusten duenetik titulazioa lortu arte.

Betekizunak

Arloa

  • Administrazio eta Zerbitzuak.

 Egiteko nagusiak

Zerbitzu akademikoetako taldeak egunerokoan honako zeregin nagusi hauek betetzen ditu:

  • Matrikulazioa kudeatzea: ikasleen onarpen, matrikula eta espediente akademikoen administrazio-prozesu osoa bideratzea.
  • Informazioa eta orientazioa: Ikasleei eta irakasleei prozedura akademikoen, araudien eta egutegien inguruko argibideak ematea.
  • Tituluak eta ziurtagiriak: Ziurtagiri akademikoak, tasak eta gradu zein graduondoko titulu ofizialak izapidetzea. Irakasleentzat ziurtagiriak prestatzea.
  • Baliozkotzeak: ikasketen baliozkotzea eta aitortza espedienteak kudeatzea

Betekizunak

  • Prestakuntza: Lanpostuarekin zerikusia duen unibertsitate-titulazioa (Gradua) edo Goi Mailako Lanbide Heziketa (Administrazioa eta Finantzak adibidez).
  • Testuinguru eleaniztunetan ezagutza edo esperientzia.
  • Euskaraz C1 maila akreditatua.

Baloratuko da

  • Zerbitzu akademikoetan aurretiazko esperientzia.
  • Erreminta digitaletan eta kudeaketa akademiko zein administratiborako plataformetan esperientzia izatea.
  • Ingurune digital berrietara azkar egokitzeko ahalmena iza.
  • Ingelesez B2-C1 maila.
  • Bezeroekin lan egiten esperientzia izatea.
  • Aurrez aurreko komunikaziorako gaitasuna.
  • Testuinguru eleaniztunetan edo nazioartekoetan ezagutza edo esperientzia.
  • Taldean eta sarean lan egiten jakitea.
  • Proaktiboa eta sortzailea izatea.
  • Ziurgabetasun egoerak ondo kudeatzen jakitea.

Kontuan hartuko da

  • Gida baimena (B) eta autoa.

Eskaintzen da

  • Elkarlanean oinarritzen den lan testuingurua, formaziorako eskaintza zabal batekin.
  • Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak konpromiso aktiboa dauka genero berdintasunarekin eta feminismoarekin. Gure egitura eta egiteko eta egoteko moduetan berdintasun erreala bermatzen dituzten politikak sustatuz, zaintza ko-erantzunkidea erraztuz eta jazarpen edota diskriminazio mota guztien prebentzioa indartuz. 
  • Kontziliaziorako eta erantzukidetasunerako aukerak errazten dituen malgutasun markoa daukagu (ordutegi eta presentzialitateari begira).

Lege oharra:

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren edo (EB) 2016/679 Erregelamenduko 13. artikuluak eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoaren edo 3/2018 LOko 11. artikuluak diotena betez, HUHEZI S. Coop.en eta Mondragon Unibertsitatea S. Coop.en izenean, jakinarazten dizugu zure datuak tratatuko ditugula zure hautagaitza langileak hautatzeko prozesu batean sartzeko eta zure curriculumeko gaitasunak ebaluatzeko. Gure sistemetan zu identifikatzeko behar ditugun datuak jasotzen eta tratatzen ditugu, eta zure curriculumari, lan-esperientziari eta gaitasunei buruzko informazioari dagozkionak.

Emandako datu pertsonalak urtebetez gordeko dira gehienez, langileak hautatzeko prozesua bukatzen denetik edo hautagaitza jasotzen denetik hasita.

Zure datu pertsonalen tratamendurako lege-oinarria kontratuaren aurreko neurrien aplikazioa da. Zure datu pertsonalak jakinaraztea beharrezkoa da hautaketa-prozesuetan parte hartzeko. Era berean, datuak ez zaizkie hirugarrenei utziko.

Eskubidea duzu zure datu pertsonalak irispidean izateko, zuzentzeko, ezerezteko eta transferitzeko, eta haien tratamendua mugatzeko edo tratamenduaren aurka egiteko. Horretarako, idatzi dpo@mondragon.edu helbidera, zure nortasuna egiaztatuta.


Ezagutu nolakoa den lan egitea Mondragon Unibertsitatea

Icono flecha derechaIcono flecha derecha

Prest zure hurrengo lana aurkitzeko?

Jaso lan alertak

Ico Close

Interes arloak

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Zerbaitek huts egin du. Saiatu berriro minutu batzuk igarotakoan.

Helbide elektroniko hau dagoeneko erregistratuta dago.

Zuzen harpidetu zara! Eskerrik asko MONDRAGON People-era bat egiteagatik.

X