
Goi Mailako Ziklo Formatiboan Titulatuak (Industriala)
Fagor Ederlan.
Eskoriatza, Gipuzkoa.
Argitaratua: 2026/06/03.
Ingeniaritza, ekoizpena eta prozesuak.
Eskaintzaren deskribapena
Fagor Ederlanen talentua gehitu nahi dugu Deba Garaiko gure plantetan. Goi Mailako Prestakuntza Profesional (FP2 edo GMZF) industriala baduzu, aukera desberdinak ditugu produkzio postuetan. Batu gure taldera eta izan sektoreko proiektu lider honen parte!
- Mekanizatuko Makinista; Pertsonaren eginkizuna, mekanizazioko edo muntaketa lerroan jardutea da, helburu bateratuak lortzeko eta bere txandakako errendimendu handiean bermatzeko,lankidetzan arituz.
- Moldeatze Gainbegiralea; Pertsonaren eginkizuna, moldaketa eta X izpien instalazio desberdinak modu anitzekoan erabiltzea izando da, horien errendimendu handiena eta onena bermatuz.
Betekizunak
ZER BILATZEN DUGU
- Goi Mailako Ziklo Formatibo Industriala
- Automozio sektorean esperientzia baloratuko da
- 3 txandatan lan egiteko prestatasuna
ZER ESKAINTZEN DIZUGU?
- Epe luzerako jasangarritasunaren alde egiten duen kooperatiba baten parte izatea. Etorkizuneko enpleguak sortzea eta partaidetza sustatzea helburu duen eredu baten parte izatea. Fagor Ederlanen lan egiten duten pertsonen %80 baino gehiago kooperatibako bazkideak dira.
- Europan, Txinan, Ipar Amerikan eta Hego Amerikan presentzia duen eta 3500 profesional baino gehiago dituen enpresa Global batean lan egitea.
- Zure garapenaren aldeko apustua egiten duen enpresa batean ikastea: erronka berriei aurre egiteko eta profesionalki eta pertsonalki eboluzionatzeko etengabeko aukerak aurkituko dituzu. Barne talentua funtsezkoa da Fagor Ederlanen, eta gure lanpostu hutsen %85 baino gehiago barne talentuaren bidez betetzen dira.
- Zure ongizate integrala zaintzea gure konpromisoaren parte da. ONGIZAN programaren bidez, honako hauetarako sarbidea izango duzu:
- Lagun Aroren aseguru mediko bat zuretzat eta zure familiarentzat.
- Enpresako zerbitzu mediko propioa.
- Fisioterapia eta miniklinika osteomuskularreko zerbitzua enpresan.
- Malgutasun- eta kontziliazio-neurriak, bizitza pertsonalaren eta profesionalaren arteko oreka errazteko.
Ezagutu nolakoa den lan egitea Fagor Ederlan