Mantenimenduko profesional Eléktrikoa (Usurbil) | MONDRAGON People

Mantenimenduko profesional Eléktrikoa (Usurbil)

Fagor Ederlan.

Usurbil, Gipuzkoa.

 Argitaratua: Atzo.

Ingeniaritza, ekoizpena eta prozesuak.

Eskaintzaren deskribapena

Elektrizitate-sistemen erdigunean egon nahi al duzu, planta batek etenik gabe funtzionatzea posible egiten duten horietan?

Zure garapen tekniko eta profesionala bultzatzen duen talde sendo baten parte izatea gustatuko litzaizuke,  ingurune industrial global, berritzaile eta kooperatibo batean? Bai noski! Fagor Ederlanen bilatzen ari zaren erronka dugu.

Gure talderako Mantentze Elektrikoko Profesional bat gehitu nahi dugu. “Ingurune industrial batean, akatsik onartzen ez duen testuinguruan, sistema elektrikoen errendimendua eta jarraitutasuna bermatuko dituzu.”

 

ZURE MISIOA

Zure misioa, erakundeko azpiegitura eta aplikazio eletrikoen  funtzionamendu egokia bermatzea izango da.          

ZEREGIN NAGUSIAK

  • Matxuren balizko kausen analisia egitea (SCRA, CEDAC…) eta horien konponketa.
  • Makinen prebentziozko mantentze-lanetako aurreikusitako eragiketak egitea, dagozkien gametan zehaztutakoaren arabera.
  • OT guztietako baldintzak zorrotz betetzea, egindako lanen berri arduradunari emanez.
  • Ekoizpeneko langileei baliabide produktiboen kontserbazio egokia eta matxurak edo anomaliak saihesteko jardun-arauak irakastea.

 

Betekizunak

ZER BILATZEN DUGU

 

Prestakuntza: Industria arloko Goi Mailako Heziketa Zikloa (ahal dela, adar elektrikoa)

Hizkuntzak: Ingelesa eta euskara maila ona

Baloratuko da: Mantentze Elektrikoaren arloan esperientzia izatea

Prestasuna: beste plantetan lan egiteko prestasuna

 

ZER ESKAINTZEN DIZUGU?

  • Epe luzeko jasangarritasunaren aldeko apustua egiten duen kooperatiba baten parte izatea. Iraunkortasuna, etorkizuneko enplegua sortzea eta parte-hartzea sustatzen dituen eredua. Fagor Ederlanen lan egiten duten pertsonen %80 baino gehiago kooperatibako bazkideak dira.
  • Enpresa global batean lan egitea, Europan, Txinan, Ipar Amerikan eta Hego Amerikan presentzia duena, eta 3.500 profesional baino gehiago dituena.
  • Zure garapenaren aldeko apustua egiten duen enpresa batean haztea: etengabeko aukerak izango dituzu erronka berriei aurre egiteko eta profesionalki zein pertsonalki garatzeko. Barne-talentua funtsezkoa da, eta gure lanpostu hutsen %85 baino gehiago barne-promozioaren bidez betetzen dira, honako hauen bidez:
    • Birkualifikazio programak eta esperientziaren aitortza, enpresaren barruan hazten jarraitzeko
    • Gaitasun zeharkakoen prestakuntza
    • Lidergo planak
  • Zure ongizate integrala zaintzea gure konpromisoaren parte da. ONGIZAN programaren bidez, honako hauek izango dituzu eskuragarri:
    • Lagun Aroko osasun asegurua zuretzat eta zure familiarentzat
    • Enpresako mediku zerbitzua
    • Fisioterapia zerbitzua eta osteomuskulu miniklinika enpresan
    • Malgutasun eta kontziliazio neurriak, bizitza pertsonalaren eta profesionalaren arteko oreka errazteko

Ezagutu nolakoa den lan egitea Fagor Ederlan

Icono flecha derechaIcono flecha derecha

Prest zure hurrengo lana aurkitzeko?

Jaso lan alertak

Ico Close

Interes arloak

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Zerbaitek huts egin du. Saiatu berriro minutu batzuk igarotakoan.

Helbide elektroniko hau dagoeneko erregistratuta dago.

Zuzen harpidetu zara! Eskerrik asko MONDRAGON People-era bat egiteagatik.

X