
Prebentzio eta Ingurumen arloko praktikak
Fagor Ederlan.
Eskoriatza, Gipuzkoa.
Argitaratua: 2026/07/21.
Kalitatea, prebentzioa eta ingurunea.
Modalitatea: DUAL Programa, Praktikak.
Ikasketa maila: Unibertsitate-gradua.
Eskaintzaren deskribapena
Zure lehen praktikek benetan aldea markatzea nahi duzu?
Eginez ikastea dela ikasteko modurik onena dela uste duzu?
Fagor EderlanenLaneko Arriskuen Prebentzio eta Ingurumeneko taldean praktiketan aritzeko pertsona baten bila gabiltza.
Ez zara praktikak egitera bakarrik etorriko: benetako proiektuetan parte hartuko duzu, esperientzia handiko profesionalekin batera eginez ikasiko duzu, eta lehen egunetik bertatik taldeko kide izango zara.
ZER IKASIKO DUZU?
- Laneko Arriskuen Prebentzioa eta Ingurumena industria-enpresa lider batean nola kudeatzen diren bertatik bertara ezagutuko dituzu.
- Benetako proiektuetan parte hartuko duzu, arriskuak identifikatzen, ebaluatzen eta haien jarraipena egiten, araudia eguneroko egoera errealetan aplikatzen ikasiz.
- Gorabeheren eta istripuen ikerketetan parte hartuko duzu, arrazoiak aztertuz eta hobekuntza-ekintzak proposatzen lagunduz.
- Segurtasun-adierazleak aztertzen eta ekintza-planen jarraipena egiten ikasiko duzu, prebentzioaren bilakaera neurtuz.
- Prestakuntza eta sentsibilizazio-ekintzetan parte hartuko duzu, prebentzioaren kultura sustatzeko komunikazio-gaitasunak garatuz.
- Esperientzia handiko profesionalekin batera lan egingo duzu, haien egunerokotik ikasiz, etengabeko bidelaguntza jasoz eta zure irizpide teknikoa garatuz.
- Etengabeko hobekuntzako proiektuetan parte hartuko duzu, segurtasuna, osasuna eta ingurumena ekoizpen-prozesuetan txertatzen lagunduz.
Betekizunak
ZU AHAL ZARA BILATZEN ARI GAREN PERTSONA?
- Unibertsitateko gradua amaituta duzu.
- Laneko Arriskuen Prebentzioko Masterra egiten ari zara.
- Eginez ikasteko eta benetako proiektuetan parte hartzeko gogoa duzu.
- Pertsona proaktiboa, jakin-mina duena eta ekimena erakusten duena zara.
GURE KONPROMISOA ZUREKIN
- Lehen egunetik bertatik erreferentziazko tutore baten laguntza eta bidelaguntza izango dituzu.
- Praktiketako ikasle bat baino askoz gehiago izateko aukera emango dizugu: benetako proiektuen protagonista izango zara, eginez ikasiko duzu eta lehen egunetik bertatik taldeko kide izango zara.
- Zure garapen profesionalean lagunduko dizugu, eta elkarrekin haziko gara.
Ezagutu nolakoa den lan egitea Fagor Ederlan