
Sistemen Guneko Taldeburua
Fagor Ederlan.
Eskoriatza, Gipuzkoa.
Argitaratua: 2026/07/07.
Informazio eta komunikazio teknologiak.
Eskaintzaren deskribapena
Erakunde industrial global baten bilakaera teknologikoa gidatu nahi duzu?
Sistema, zerbitzu eta azpiegitura estrategikoak bultzatuz, talde aditu batekin batera lan eginez eta nazioarteko talde baten eraldaketa digitalean parte hartzea irudikatzen duzu?
Noski baietz! Fagor Ederlanen bila zabiltzan erronka dugu.
Gure taldean Sistemen Arloko Taldeburu bat inkorporatzea nahi dugu.
ZURE MISIOA
Zure misioa Ederlan Taldeko Sistemen arloa gidatzea izango da, sistema, zerbitzu eta azpiegitura teknologikoen bilakaera bermatuz eta erakundeari balioa emanez, gure helburuak modu eraginkorrean lortzen laguntzeko.
ZEREGIN NAGUSIAK
- Taldea gidatu eta aholkatzea Sistema Korporatiboen diseinuan, garapenean, ezarpenean eta bilakaeran (azpiegiturak, gobernantza eta segurtasuna, aplikazioak, datu-baseak eta CAU).
- Sistemen arloko proiektuak kudeatzea, haien plangintza, gauzatze egokia eta erakundeko beste arloekin koordinazioa bermatuz.
- Merkatuaren bilakaera teknologikoa aztertzea, Ederlan Taldeko prozesuekin lerrokatutako hobekuntza-proposamenak eta irtenbide berriak bultzatuz.
- Arloko Kudeaketa Plana egitea eta kudeatzea, helburuen eta aurrekontuaren jarraipena eginez.
- Azpikontratatutako zerbitzuen aukeraketa, negoziazioa eta jarraipena egitea.
- Bere ardurapeko pertsonen garapena, gainbegiratzea eta bilakaera gidatu eta laguntzea.
Betekizunak
ZER BILATZEN DUGU
Formazioa: Informatika Ingeniaritza edo antzeko titulazioa
Hizkuntzak: Ingelesa eta euskara maila ona
Prestutasuna: Fagor Ederlaneko beste plantetan lan egiteko prestutasuna eta Atzerriko lantegietara bidaiatzeko
ZER ESKAINTZEN DIZUGU?
- Epe luzeko jasangarritasunaren aldeko apustua egiten duen kooperatiba baten parte izatea. Iraunkortasuna, etorkizuneko enplegua sortzea eta parte-hartzea sustatzen dituen eredua. Fagor Ederlanen lan egiten duten pertsonen %80 baino gehiago kooperatibako bazkideak dira
- Enpresa global batean lan egitea, Europan, Txinan, Ipar Amerikan eta Hego Amerikan presentzia duena, eta 3.500 profesional baino gehiago dituena
- Zure garapenaren aldeko apustua egiten duen enpresa batean haztea: etengabeko aukerak izango dituzu erronka berriei aurre egiteko eta profesionalki zein pertsonalki garatzeko. Barne-talentua funtsezkoa da, eta gure lanpostu hutsen %85 baino gehiago barne-promozioaren bidez betetzen dira, honako hauen bidez:
- Zure ongizate integrala zaintzea gure konpromisoaren parte da ONGIZAN programaren bidez.
Ezagutu nolakoa den lan egitea Fagor Ederlan