Junior Mantentzea Teknikaria | MONDRAGON People

Junior Mantentzea Teknikaria

Fagor Electrónica.

Arrasate, Gipuzkoa.

 Argitaratua: 2026/09/14.

Mantentze-lanak.

Modalitatea: Praktikak.

Ikasketa maila: Lanbide Heziketa.

Eskaintzaren deskribapena

Elektrizitateko, Mekatronikako edo Elektronikako ikasketak amaitu dituzu eta zure ezagutzak garatu eta praktikan jarri nahi dituzu, industria-ingurune batean ikasten jarraituz?
 
Fagor Electronica soluzio elektronikoen eta digitalizazioaren garapenean espezializatutako kooperatiba  bat da, MONDRAGON Korporazioan integratua dagoena. Arrasateko  lantegiko Instalazio Orokorretan inkorporatzeko pertsona baten bila gabiltza, instalazion berrikusketan eta mantentze-lanetan laguntzeko, saileko profesionalekin batera ikasiz.

 

 

Zer egingo duzu egunero?

  • Ur-, hozte-, arazketa- eta klimatizazio-instalazioak kontrolatuko dituzu, datuak jasoz eta ezarritako parametroak betetzen direla egiaztatuz.
  • Egindako berrikuspenen emaitzak erregistratuko dituzu eta detektatutako desbideratzeak jakinaraziko dituzu.
  • Mantentze-lanetarako aurrez definitutako laguntza-zereginak gauzatuko dituzu, hala nola, karea eta gatza gehitzea eta zundak zein deposituak garbitzea.
  • Esleitutako prebentziozko mantentze-lanak egingo dituzu, sailaren jarraibideei jarraituz.
  • Antolaketa- eta ordena-jardueretan lagunduko duzu 5S metodologiaren bidez: seinaleztatzea, berrantolaketa, material eta ekipamenduen erretiratzea eta barne-auditoretzetan parte hartzea.
  • Taldearen gidalerroen arabera, lan-argibideak prestatzen eta SAPen prebentzio-planak zein material-kodeak sortzen lagunduko duzu.
  • Hornitzaileei arreta eta orientazioa emango diezu, ezagutza tekniko espezifikorik behar ez duten kudeaketetan.
  • Lanpostuai dagozkion segurtasun-,laneko osasun- eta ingurumen -arauak beteko dituzu.

Zer eskaintzen dugu?

  • Urtebeteko praktikak kontratua, plantillan sartzeko aukera.
  •  
    Prestakuntza eta garapen profesionala.
  • Sailaren lankideen laguntza eta gainbegiratzea.
  • Industria - instalazioen berrikuspen eta mantentze-lanetan ikaskuntza praktikoa.

 

Betekizunak

Baldintzak

  • Prestakuntza: Elektrizitate, Mekatronika edo Elektronika goi mailako zikloa amaitua.
  • Esperientzia: Prestakuntza praktikan jarri nahi duen eta instalazio industrialen arloan garatu nahi duen pertsona berria bilatzen dugu.

Ezagutu nolakoa den lan egitea Fagor Electrónica

Icono flecha derechaIcono flecha derecha

Prest zure hurrengo lana aurkitzeko?

Jaso lan alertak

Ico Close

Interes arloak

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Zerbaitek huts egin du. Saiatu berriro minutu batzuk igarotakoan.

Helbide elektroniko hau dagoeneko erregistratuta dago.

Zuzen harpidetu zara! Eskerrik asko MONDRAGON People-era bat egiteagatik.

X