
Muntaketa automatikoaren lerroetako makinista
Fagor Electrónica.
Arrasate, Gipuzkoa.
Argitaratua: 2026/05/11.
Ingeniaritza, ekoizpena eta prozesuak.
Eskaintzaren deskribapena
Industri eta teknologia ingurune baten parte izan nahi zenuke, osagai elektronikoen muntaketa automatikoan modu aktiboan parte hartuz eta kalitate handiko fabrikazio prozesuak bermatuz?
Fagor Elektronikan pertsona bat bilatzen dugu SMD, axial eta erradial osagaien muntaketa eta soldadura egokia bermatuko duena, semielaboratuaren fabrikazioa kalitate eta kantitate baldintza ezarritan bermatuz, eta lerroak funtzionamendu egoera onean mantenduz.
Zer egingo duzu egunero?
- Material eskaerak egingo dituzu biltegira eta planta egokian kokatuko dituzu.
- Beharrezko osagai guztiak eskuragarri egongo direla bermatuko duzu zehaztutako modeloaren fabrikaziorako.
- Makinen set-up-ak prestatuko dituzu ezarritako fabrikazio programaren arabera.
- Laser bidezko markaketa makinan, ALPT eta baita linea osatzen duten makina guztien martxa jartzea eta eredu aldaketa ITan (Lan instrukzioan) zehazten diren erregistroak (check list) egingo dituzu.
- SMD, axial eta erradial osagaien muntaketa zuzena bermatuko duzu, muntaketa ez bada zuzena, beharrezko ekintzak eginez.
- Go/no-go erabakiak hartuko dituzu egiaztapen prozesuetan (SPI, AOI, ICT eta kontrol sistema beste batzuk).
- “Testuak” garbituko dituzu AOI ekipamenduetan ezarritako prozedura jarraituz.
- Hurrengo prozesurako produktua eta identifikazioa behar bezala prestatzeaz arduratuko zara.
- Mantentze departamentuak definitutako mantentze lan autonomoak egingo dituzu eta prebentiboean lagunduko duzu (buruak, feeder-ak, iragazkiak…).
- Zure ardura diren baliabideak zainduko dituzu, lan eremuan ordena eta garbitasuna mantenduz.
- Langile berrien prestakuntzan parte hartuko duzu.
Zer eskaintzen dizugu?
- Zure esperientziaren arabera soldata lehiakorra.
- Proiektu industrial sendoa, berritzailea eta nazioartekoa.
- Garapen profesional eta prestakuntza etengabeko aukerak.
- Etengabeko hobekuntzan, lankidetzan eta konpromisoan oinarritutako kultura.
- Jangela zerbitzua.
Betekizunak
Prestakuntza:FP II Elektronikoa.
Hizkuntzak: Ingelesa (Irakurketa mailan). Euskara (Ulermena maila normala eta komunikazio gaitasun apur bat).
Antzeko funtzioetan esperientzia izatea baloratuko da.
Ezagutu nolakoa den lan egitea Fagor Electrónica