
Adimen artifizial aplikatua gustuko duzu eta diferentzia markatuko duten soluzioak sortu nahi dituzu?
IDEKO.
Elgoibar, Gipuzkoa.
Argitaratua: 2026/05/31.
Ingeniaritza, diseinua eta berrikuntza, Ingeniaritza, ekoizpena eta prozesuak, Informazio eta komunikazio teknologiak.
Eskaintzaren deskribapena
IDEKOn pertsona bat bilatu nahi dugu barne-eraginkortasuna hobetzeko automatizazio eta adimen artifizialeko soluzioen garapena bultzatzeko, Microsoft 365 tresna-multzoa erabiliz.
Ekimena, jakin-mina eta etengabeko hobekuntzarako orientazioa duen pertsona baten bila gabiltza, Copilot, Power Automate edo Power Platform bezalako teknologien aplikazio praktikoan garatu nahi duena, erakundeko arlo desberdinetan.
ZURE MISIOA IZANGO DA:
ZURE EGUNEROKOTASUNEAN ZER EGINGO DUZU:
- Prozesuen analisia eta lehentasunezko erabilera‑kasuen identifikazioa arlo ezberdinetan (ingeniaritza, administrazioa, pertsonak, etab.)
- Automatizazio‑irtenbideen diseinua eta aukera tekniko egokienaren hautaketa (RPA, fluxuak, Copilot…)
- Automatizazioen garapena eta ezarpena Power Automate eta Microsoft 365 erabiliz
- Tresna korporatiboekin integrazioa (Teams, SharePoint, Outlook, etab.)
- Probak, erabiltzaileekin baliozkotzea eta produkziorako abiaraztea
- Erabiltzaileentzako prestakuntza eta laguntza
- Ezarritako soluzioen erabileraren monitorizazioa eta etengabeko hobekuntza
- API edo scripting bidezko integrazioen edo logika osagarrien garapena
✨ZERGATIK IDEKO?
- Adimen artifiziala eta automatizazioa benetako testuinguruetan aplikatuko dituzu.
- Eragin zuzena izango duzu erakundearen lan egiteko moduan.
- Ingurune teknologiko, hurbil eta pertsonetara orientatutako batean haziko zara.
- Elkarri entzuten diogula, zurekin gaudela, eta zure arduradunarekin batera hazkunde profesional eta pertsonalerako plan bat diseinatuko duzula?
- Egunero ikasteko aukera bat dela sentituko duzula, IDEKOn etengabeko ikaskuntza gure izateko moduaren parte delako?
- Erronka errealekin eta proiektu erronkariekin lan egingo duzula, nazioko eta nazioarteko proiektuetan parte hartuz, mundu mailan erreferenteak diren ikerketa talde bateko ikertzaile erreferenteen eskutik?
- Ordutegi eta egutegi malgutasuna dugula?
- IDEKOk badu multilokalizaziorik? Astean 2 egunetan Elgoibarko, Zamudioko Parke Teknologikoko (CFAA) eta Zuatzuko Enpresa Parkeko (Donostia) bulegoetara joateko aukera daukagu.
- Erakunde osasungarri baten parte izango zarela frutarekin, laguntza psikologikoarekin, jantokiko zerbitzuarekin, zerbitzu medikoarekin, etab.?
- Inguruarekin konprometituta gaudela Euskara Plana, Berdintasun Plana eta Mugikortasun Plana izanda?
Betekizunak
ZUGAN BILATZEN DUGUNA:
- Ikasketak: Ingeniaritza Informatikako Gradu edo Masterra.
- Hizkuntzak: Ingelesa maila aurreratua. Euskara baloratuko da.
- Esperientzia: Ikerketa eta garapen ingurunean eta antzeko funtzioetan izandako esperientzia oso positiboa izango da.
- Ezagutzak: Se valorarán conocimientos en Microsoft 365 tresnetan (Outlook, Teams, SharePoint, OneDrive), Power Platformean (bereziki Power Automate), IA aplikatuan / Copilot‑en interesa edo ezagutzak, eta programazioa (Python edo beste hizkuntza batzuk.
- Trebetasunak:talde lana, proaktibitatea, autonomia, komunikazio gaitasuna, sormena eta jakin mina.
Ezagutu nolakoa den lan egitea IDEKO