Develop the Next Generation of Vision & Perception Systems | MONDRAGON People

Develop the Next Generation of Vision & Perception Systems

IDEKO.

Elgoibar, Gipuzkoa.

 Argitaratua: Atzo.

Ingeniaritza, ekoizpena eta prozesuak, Informazio eta komunikazio teknologiak.

Eskaintzaren deskribapena

 

IDEKOn pertsona bat bilatzen ari gara Diseinu eta Doitasun Ingeniaritzako ikerketa taldeko ikusmen artifizialeko taldera batzeko, ingurune industrialak digitalizatu eta ulertzera bideratutako pertzepzio-sistema aurreratuen garapenean parte har dezan.

Aukeratutako pertsonak 2D eta 3D ikusmen artifizialeko eta pertzepzioko soluzioen ikerketan eta garapenean lan egingo du, objektuak eta inguruko elementuak digitalizatzeko, identifikatzeko, lokalizatzeko eta haien jarraipena egiteko. Horretarako, ikusmen artifizialeko teknika klasikoak zein informazio bisuala eta hiru dimentsiokoa prozesatzera bideratutako adimen artifizialeko algoritmoak garatu eta ebaluatuko ditu.

Era berean, pertzepzio-teknologia desberdinen integrazioan parte hartuko du, hala nola 2D/3D kamerak eta sentsoreak erabiliz, eta garatutako algoritmoak aplikazio industrial sendo eta fidagarrietan txertatuko ditu. Soluzio horiek laborategian zein benetako industria-inguruneetan esperimentatu eta balioztatuko dira, nazioko eta nazioarteko I+G proiektuen esparruan.

Jakin-min teknologikoa, zorroztasun teknikoa eta ikertzeko bokazioa duen profila bilatzen dugu, ikusmen artifizialaren eta adimen artifizialaren alorreko aurrerapenak industriarako transferigarriak eta sendoak diren soluzio bihurtzeko interesa duena.

ZURE MISIOA IZANGO DA:

  • Industria-inguruneak eta objektuak interpretatu, lokalizatu eta digitalizatzeko pertzepzio-soluzioak ikertu eta garatzea.
  • Deep learning ereduen entrenamendua, baliozkotzea eta integrazioa egitea, besteak beste detekzio, segmentazio, sailkapen, jarraipen eta 3D pose-estimazio lanetarako.
  • Garatutako sentsoreak eta algoritmoak aplikazio industrial sendo eta fidagarrietan integratzea.
  • Pertzepzio-soluzioak robotekin, makinekin eta automatizazio industrialeko sistemekin integratzen laguntzea.
  • Soluzioen martxan jartzean, esperimentazioan eta baliozkotzean parte hartzea, bai laborategian bai benetako industria-inguruneetan.
  • Emaitzak dokumentatzea, txosten teknikoak prestatzea eta garatutako soluzioen transferentzian laguntzea.
  • Nazioko eta nazioarteko I+G proiektuetan parte hartzea, diziplina anitzeko taldeekin batera ikusmen artifizialeko eta pertzepzioko teknologia berritzaileak garatuz.

 

BA AL ZENEKIEN...?

  • Elkarri entzuten diogula, zurekin gaudela, eta zure arduradunarekin batera hazkunde profesional eta pertsonalerako plan bat diseinatuko duzula?
  • Egunero ikasteko aukera bat dela sentituko duzula, IDEKOn etengabeko ikaskuntza gure izateko moduaren parte delako?
  • Erronka errealekin eta proiektu erronkariekin lan egingo duzula, nazioko eta nazioarteko proiektuetan parte hartuz, mundu mailan erreferenteak diren ikerketa talde bateko ikertzaile erreferenteen eskutik?
  • Ordutegi eta egutegi malgutasuna dugula?
  • IDEKOk badu multilokalizaziorik? Astean 2 egunetan Elgoibarko, Zamudioko Parke Teknologikoko (CFAA) eta Zuatzuko Enpresa Parkeko (Donostia) bulegoetara joateko aukera daukagu.
  • Erakunde osasungarri baten parte izango zarela frutarekin, laguntza psikologikoarekin, jantokiko zerbitzuarekin, zerbitzu medikoarekin, etab.?
  • Inguruarekin konprometituta gaudela Euskara Plana, Berdintasun Plana eta Mugikortasun Plana izanda?

Betekizunak

ZUGAN BILATZEN DUGUNA:

  • Prestakuntza: Informatika Ingeniaritzako, Adimen Artifizialeko, Datuen Zientzia eta Adimen Artifizialeko, Ordenagailuen Ingeniaritzako edo Konputazio Ingeniaritza eta Sistema Adimendunetako Gradua edo Masterra.
  • Hizkuntzak: Ingelesa maila aurreratua (euskara baloratuko da).
  • Esperientzia: Oso positiboki baloratuko da arlo hauetan izandako esperientzia:
    • Deep learning ereduen entrenamendua, baliozkotzea eta optimizazioa
    • Python eta/edo C++ bidezko software-garapena.
    • Kameren, 3D sentsoreen edo datuak eskuratzeko beste sistema batzuen integrazioa.
    • Ikusmen-sistemen integrazioa robotetan, makinetan edo sistema mekanikoetan.
    • Irudien, puntu-hodeien eta bestelako datu tridimentsionalen prozesamendua.
    • Soluzioen esperimentazioa, ebaluazioa eta baliozkotzea laborategian eta/edo industria-inguruneetan
  • Ezagutzak:
    • Programazio-lengoaiak: Python eta/edo C++, prototipatzeko, esperimentatzeko eta industria-aplikazioak garatzeko.
    • Adimen Artifiziala: Deep learning ereduen entrenamenduan eta inferentzian esperientzia edo interesa izatea, 2D detekzio eta segmentazio lanetarako zein 3D datuetan oinarritutako aplikazioetarako (adibidez, 3D pose-estimazioa).
    • Ikusmen Artifiziala: Irudien prozesamenduko teknika klasikoetan eta 3D ikusmenean esperientzia edo interesa.
    • Pertzepzio-teknologiak: 2D/3D kamerak, RGB-D sentsoreak eta 3D/360 LiDAR sistemak bezalako teknologietan esperientzia edo interesa.
    • Frameworkak eta liburutegiak: OpenCV, PyTorch, TensorRT edo antzeko tresnen ezagutza.

Ez da beharrezkoa baldintza guztiak betetzea. Motibazioa, ikasteko gaitasuna eta teknologiarekiko eta ikerketa aplikatuarekiko interesa baloratzen ditugu bereziki.


Ezagutu nolakoa den lan egitea IDEKO

Icono flecha derechaIcono flecha derecha

Prest zure hurrengo lana aurkitzeko?

Jaso lan alertak

Ico Close

Interes arloak

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Zerbaitek huts egin du. Saiatu berriro minutu batzuk igarotakoan.

Helbide elektroniko hau dagoeneko erregistratuta dago.

Zuzen harpidetu zara! Eskerrik asko MONDRAGON People-era bat egiteagatik.

X