Ikuskapen eta neurketa sistemen ikertzailea | MONDRAGON People

Ikuskapen eta neurketa sistemen ikertzailea

IDEKO.

Elgoibar, Gipuzkoa.

 Argitaratua: Gaur.

Ingeniaritza, diseinua eta berrikuntza.

Eskaintzaren deskribapena

 

Imajinatu. Garatu. Berritu. Eraiki zure etorkizuna IDEKOn.

 

IDEKOn Ingeniaritza, Elektronika, Mekanika edo Robotikako prestakuntza duen pertsona baten bila gabiltza, ikuskapen- eta neurketa-sistemen arloan bere ibilbide profesionala garatu nahi duena.

Ikerketa aplikatuan lehen urratsak ematea erronka bat da, eta IDEKOn gertuko talde baten laguntzarekin egingo duzu, konfiantza, lankidetza eta etengabeko ikaskuntza gure egunerokoaren parte baitira.

Hemen ez duzu erantzun guztiak jakin beharrik.

Jakin-mina, ekimena eta hazteko gogoa duten pertsonak bilatzen ditugu, fabrikazio aurreratuaren arloan erreferente den ingurune batean garatu nahi dutenak.

ZURE MISIOA ONDORENGOA IZANGO DA:

  • Dimentsioak ikuskatzeko eta kontrolatzeko sistemak garatzen laguntzea.
  • 3D digitalizazioa neurtzeko soluzioak garatzea eta doitzea, puntu-hodeiak prozesatzen lan eginez.
  • Ikusmen artifizialeko sistemak kalibratzeko eta egiaztatzeko metodologietan laguntza teknikoa ematea.
  • Ikusmen artifizial aurreratuko soluzioak ingurune industrialetan integratzea, makinak, robotak, PLCak eta kontrol-sistemekin komunikazioa barne.
  • Laborategiko eta makinako esperimentuak egitea, emaitzak dokumentatzea eta industriako benetako inguruneetan balioztapenean laguntzea..
  • Neurketa-datuak prozesatzeko eta aztertzeko zereginak egitea.

BAHAL ZENEKIEN...?

 

Entzuten zaitugula, bidelagun izango gaituzula, eta zure arduradunarekin batera zure garapen profesional eta pertsonalerako plana diseinatuko duzula?

Egunero ikasteko aukera berri bat dela sentituko duzu, IDEKOn etengabeko ikaskuntza gure izaeraren parte baita.

Benetako erronkei eta proiektu desafiatzaileei aurre egingo diezu, nazio-mailako zein nazioarteko proiektuetan parte hartuz, erreferente diren ikertzaileekin elkarlanean.

Ordutegi eta egutegi malgua dugu..

IDEKOn multilokalizazioaren alde egiten dugu: astean gehienez 2 egunez Elgoibarko bulegoetatik, Zamudioko Parke Teknologikotik (CFAA) edo Zuatzuko Enpresa Parketik (Donostia) lan egiteko aukera izango duzu.

Erakunde osasungarri baten parte izango zara: fruta, laguntza psikologikoko zerbitzua, jantoki-zerbitzua, zerbitzu medikoa eta bestelako baliabideak ditugu zure ongizatea zaintzeko.

Gainera, gure ingurunearekin konprometituta gaude, eta Euskara Plana, Berdintasun Plana eta Mugikortasun Plana ditugu.

Ordainsaria pertsonaren esperientziaren araberakoa izango da.

 

 

 

Betekizunak

ZUGAN BILATZEN DUGUNA:

Formakuntza: Industria eta Automatika Ingeniaritza Elektronikoko, Industrialeko, Mekanikako, Kontroleko, Automatizazioko eta Robotikako Masterra.

Hizkuntzak: Ingelesa maila aurreratua (Euskara positiboki baloratuko da).

Esperientzia: Oso positiboki baloratuko da ikerketa eta garapeneko inguruneetan esperientzia izatea. Era berean, honako arlo hauetan esperientzia izatea baloratuko da: ikusmen artifizialeko aplikazioak, ikuskapena edo 3D digitalizazioa; industria-inguruneetan sistema teknikoak martxan jartzea; esperimentazioa; datuak eskuratzea; eta instrumentazioa erabiltzea.

Ezagutza: Programazio-lengoaiak (Python, C++), Ikusmen artifiziala eta 3D sentsoreak, Automatizazioa eta integrazio industriala, neurketa-datuak prozesatzea eta aztertzea.

 

 

Gertutik ezagutu nahi bagaituzu, nola lan egiten dugun, zer proiektu garatzen ditugun, zer nolako taldea izango duzun alboan eta IDEKOk eskaintzen dizkizun aukera guztiak ezagutu nahi badituzu, ez izan zalantzarik: hurbildu eta ezagutu gaitzazu!

 

 


Ezagutu nolakoa den lan egitea IDEKO

Icono flecha derechaIcono flecha derecha

Prest zure hurrengo lana aurkitzeko?

Jaso lan alertak

Ico Close

Interes arloak

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Zerbaitek huts egin du. Saiatu berriro minutu batzuk igarotakoan.

Helbide elektroniko hau dagoeneko erregistratuta dago.

Zuzen harpidetu zara! Eskerrik asko MONDRAGON People-era bat egiteagatik.

X