
Industria inguruneetako ikertzaile aplikatu juniorra
IDEKO.
Elgoibar, Gipuzkoa.
Argitaratua: 2026/04/28.
Ingeniaritza, diseinua eta berrikuntza, Ingeniaritza, ekoizpena eta prozesuak.
Eskaintzaren deskribapena
Jakin mina duten pertsonak bilatzen ditugu, teknologiak eta zientziak motibatzen dituztenak, eta beren etorkizunarekin zein etorkizun kolektiboarekin konformatzen ez direnak.
Ekarri zure talentua ingurune kooperatibo batera; bertan ezagutza partekatu egiten da eta ideiak eguneroko lan bihurtzen dira.
Ikerketan lehen urratsak ematen ari zara eta honako hauen bila zabiltza:
- Berrikuntza oinarri duen ingurune bat, filosofia gisa ulertua.
- I+G benetako inpaktuarekin aplikatzeko aukera.
- Azken belaunaldiko teknologiarekin garatutako industria proiektu aurreratuak.
- Malgutasun operatiboa eta telelana: astean bi egunera arte CFAA edo Zuatzu bulegoetara joatea aukeratu dezakezu, eta astean egun bat telelana egiteko aukera eskaintzen dugu.
- Egutegi malgua eta kontziliazio kultura.
- Etengabeko prestakuntza espezializatua eta doktoretza tesia egiteko aukera.
Talde gazte batera batzea, kultura kooperatibokoa, eta manufacturing arloko erreferentez inguratutakoa: zehaztasun robotika, makinen eta prozesuen digitalizazioa eta doitasuna, besteak beste.
Zure ibilbide profesionala marrazteko aukera emango dizun plan bat, zerk motibatzen zaituen eta zein espezializazio arlotan sakondu nahi duzun deskubritu eta erabaki dezazun.
Etorkizunean dihardugu lanean. Zurean ere bai.
Betekizunak
IDEKOn bilatzen dugu:
Ingeniaritzan titulatutako pertsonak (Mekanikoa, Elektronikoa, Industriala, Robotika…), ikertzaile bokazioa dutenak eta jarrera kolaboratiboa dutenak, industriaren etorkizunean parte hartu eta teknologia aurreratuko eta benetako inpaktua duten irtenbideekin ekarpena egiteko gogoarekin.
Zergatik IDEKO?
- Industriaren etorkizuna , eta bertan zurea ere, eraikitzeko dago oraindik. Eta hori gerta dadin, leku egokia gara.
- Ez dizugu soilik aukera emango; sustatu egingo dugu arlo eta diziplina desberdinak ezagutzea, zure bidea aurkitzeko. Norabide bakarra dago: gorantz eta aurrera.
Konprometitzen gara:
Orientatzera
- Lehen urratsak dira garrantzitsuenak, eta arlo desberdinetan ibiltzera animatuko zaitugu, zure norabidea aurkitu arte.
Bultzatzera
- Zu hazten bazara, gu ere hazten gara. Hazteko giroa eta aukerak aurkituko dituzu, zure erritmora ekimena hartzeko.
Erronkak planteatzera
- Badakigu proiektu pizgarririk eta erronka intelektualik eskaintzen ez badizugu, beste leku batean bilatuko dituzula.
Inspiratzera
- Diziplina desberdinetako erreferentez inguratzea eta puntako ikerketa taldeen parte izatea.
Ezagutu nolakoa den lan egitea IDEKO