Kontrol eta Automatizazioko Ingeniaria | MONDRAGON People

Kontrol eta Automatizazioko Ingeniaria

IDEKO.

Elgoibar, Gipuzkoa.

 Argitaratua: 2026/07/14.

Ingeniaritza, ekoizpena eta prozesuak, Informazio eta komunikazio teknologiak.

Eskaintzaren deskribapena

Industria-automatizazioa, software-garapena eta industria adimenduna gustuko dituzu? IDEKOn pertsona bat bilatzen ari gara TICA ikerketa-taldean sartzeko. Bertan, kontrol, automatizazio eta digitalizazio industrialeko proiektu berritzaileetan parte hartuko duzu, eta maila nazional zein nazioarteko erreferentziazko industria-enpresetan zuzenean ezartzen diren soluzio teknologiko aurreratuak garatuko dituzu.

 

ZURE MISIOA HAU IZANGO DA:

  • Makina-erremintaren arloan kontrol softwarea diseinatzea eta garatzea.
  • Ekoizpen lerroak eta fabrikazio malguko zelulak kontrolatzeko eta automatizatzeko sistemak diseinatzea, garatzea eta ezartzea.
  • Softwarearen kalitatea bermatzea, diseinuko eta etengabeko integrazioko patroietan oinarritutako softwarea garatzeko jardunbide egokiak aplikatuz.
  • Pertsonak industrian zuzenean aplikatzen diren automatizazio eta digitalizazio industrialeko proiektuetan parte hartuko du, baita nazio mailako eta nazioarteko ikerketa proiektuetan ere.

BA AL ZENEKIEN...?

  • Elkarri entzuten diogula, zurekin gaudela, eta zure arduradunarekin batera hazkunde profesional eta pertsonalerako plan bat diseinatuko duzula?
  • Egunero ikasteko aukera bat dela sentituko duzula, IDEKOn etengabeko ikaskuntza gure izateko moduaren parte delako?
  • Erronka errealekin eta proiektu erronkariekin lan egingo duzula, nazioko eta nazioarteko proiektuetan parte hartuz, mundu mailan erreferenteak diren ikerketa talde bateko ikertzaile erreferenteen eskutik?
  • Ordutegi eta egutegi malgutasuna dugula?
  • IDEKOk badu multilokalizaziorik? Astean 2 egunetan Elgoibarko, Zamudioko Parke Teknologikoko (CFAA) eta Zuatzuko Enpresa Parkeko (Donostia) bulegoetara joateko aukera daukagu.
  • Erakunde osasungarri baten parte izango zarela frutarekin, laguntza psikologikoarekin, jantokiko zerbitzuarekin, zerbitzu medikoarekin, etab.?
  • Inguruarekin konprometituta gaudela Euskara Plana, Berdintasun Plana eta Mugikortasun Plana izanda?

Betekizunak

ZUGAN BILATZEN DUGUNA:

  • Ikasketak: Doktoretza/ Masterra/ Ingeniaritza (Elektronika, Telekomunikazioak, Informatika).
  • Hizkuntzak: Ingelesa maila altua. Euskara baloratuko da.
  • Esperientzia: Gutxienez urtebeteko esperientzia antzeko eginkizunetan.
  • Ezagutzak:
    • PLC programazioari (Beckhoff, Siemens, CodeSys) eta objektuetara bideratutako programazioari buruzko ezagutzak; C, C++, Phyton.
    • Industria-komunikazioei eta automatizazio-sistemen integrazioari buruzko ezagutzak.
    • Matlab, Simulink.
  • Trebetasunak:
    • Etengabe ikasteko gaitasuna.
    • Talde-lana eta diziplina anitzeko inguruneetan lankidetza.
    • Komunikazio trebetasun onak.
    • Proaktibitatea, autonomia eta arazoak konpontzeko orientazioa.
    • Bidaiatzeko prestasuna.

Ezagutu nolakoa den lan egitea IDEKO

Icono flecha derechaIcono flecha derecha

Prest zure hurrengo lana aurkitzeko?

Jaso lan alertak

Ico Close

Interes arloak

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Zerbaitek huts egin du. Saiatu berriro minutu batzuk igarotakoan.

Helbide elektroniko hau dagoeneko erregistratuta dago.

Zuzen harpidetu zara! Eskerrik asko MONDRAGON People-era bat egiteagatik.

X