INJENIARITZA INFORMATIKOKO PRAKTIKAK | MONDRAGON People

Injeniaritza informatikoko praktikak

Kide.

Berriatua, Bizkaia.

 Argitaratua: Gaur.

Ingeniaritza, diseinua eta berrikuntza.

Modalitatea: Praktikak.

Ikasketa maila: Unibertsitate-gradua.

Eskaintzaren deskribapena

Batu zaitez gure talde dinamikora eta esperientzia praktikoa lortuko duzu injeniaritza inofrmatikoko arloan. Benetako proiektuetan parte hartuko duzu, zure trebetasun tekniko eta profesionalak etengabeko ikaskuntza ingurune batean garatzeko aukera emango dizutenak.

ERParen (Ibernova RPS) erabiltzaile interfazak finkatzen eta garatzen lagunduko diguzu, ingurune honetako txostenak eta pantailak sortzen, eta PowerBi bidez RPStik ateratzen diren analisi txostenak egiten, gure kooperatibari balioa eta berrikuntza ekarriz.

Zer ikasiko duzu:

Enpresaren prozesuak ikasiko dituzu (eskaintza-eskaera-euskarria-logistika prozesua), PowerBi eta datuekin txostenak egin eta ekosistemako beste sistema informatikoetan gordetako datuekin kontrol taulak sortuz.

  • ERP erabiltzaile interfazeen diseinua: UIDesigner, QueryDesigner, Report Designer, erabiltzaile ikuspegiak erabiltzea
  • PowerBI kontrol taulen sorkuntza: txostenen diseinua

Zure eguneroko lana izango da:

  • Tresnak erabiltzen ikastea: PowerBi eta RPS Designer.
  • Erabiltzaileen eskaerak kudeatzea ingurune hauetan.
  • Kideko talde teknikoari garapenean laguntzea.
  • Tresna hauen laguntza ematea.

Nola izango da zure ikaskuntza

    • Ikerketa: hasieran tresnak erabiltzeko oinarrizko prestakuntza emango da proiektuaren arrazoiak azalduz, baina zure aldetik "autoikaskuntza" sakona egitea espero dugu.
    • Dauden garapenen laguntza: Kidek dagoeneko tresna hauek erabiliz garapenak ditu. Tresnak erabiliz erabiltzaileen eskaerei erantzuten eta laguntza ematen hasiko zara.
    • Garapena: inguruneetan eroso eta seguru sentitzen zarenean, erabiltzaile interfaz eta analisi txosten diseinu osoak egingo dituzu.

Zergatik egin zure praktikak Kiden?

  • Informazioaren teknologia aurreratuetan lan egingo duzu.
  • Enpresako IT sail teknikarien laguntza izango duzu.
  • Gure enpresako prozesuak gertutik ezagutuko dituzu.
  • Zure ezagutzarekin Kideko kideen ezagutza aberastuko duzu.
  • Kideko teknikarien diziplina anitzeko ezagutzatik ikasiko duzu.

Praktika hauetan ez duzu bakarrik ikasiko, baizik eta ekarpenak egingo dituzu, baita garapen profesionala eta bizitza kalitatea uztartzen dituen esperientzia osoa bizii ere.

Betekizunak

  • Informatika Ingeniaritzan edo arlo erlazionatuetan ikasketak egiten egotea
  • Programazio oinarrizko ezagutzak (Java, Python, C++ edo beste batzuk).
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.
  • Proaktibitatea, erantzukizuna eta ikasteko gogoa.

Ezagutu nolakoa den lan egitea Kide

Icono flecha derechaIcono flecha derecha

Prest zure hurrengo lana aurkitzeko?

Jaso lan alertak

Ico Close

Interes arloak

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Zerbaitek huts egin du. Saiatu berriro minutu batzuk igarotakoan.

Helbide elektroniko hau dagoeneko erregistratuta dago.

Zuzen harpidetu zara! Eskerrik asko MONDRAGON People-era bat egiteagatik.

X