
Muntaketa koordinatzailea - iparraldeko zona
Kide.
Berriatua, Bizkaia.
Argitaratua: 2026/06/11.
Bezero kudeaketa, salmentak eta saldu osteko zerbitzu.
Eskaintzaren deskribapena
KIDE en berrikuntzan, talde-lanean eta pertsonen garapenean sinesten dugu. Ingurune kooperatibo sendo baten parte gara, non pertsona bakoitzak benetako balioa ematen dien proiektuei eta erakundearen hazkundeari
Muntaketa Koordinatzaile bat bilatzen dugu, obra-proiektuak burutzea gidatuko duena, epeak, kalitatea eta segurtasuna betetzea bermatuz, bezeroa, talde teknikoa eta produkzioa lotzen dituen giltzarri izanik.
Lanpostuaren eginkizun nagusia, Koordinatzaileen Arduradunarekin lankidetzan, Kidek saldutako muntaketak zuzendu eta gainbegiratzea da, kontratuan edo eskaeran adostutako baldintzen arabera. Horrek obra baten hasierako tramiteak kudeatzea, logistikaren zuzendaritza, muntatzaileak kontratatzea eta honako zereginak egitea dakar:
- Obraren neurketak
- Informazioa Bulego Teknikoari pasatzea marrazteko
- Obraren Segurtasun Plana egitea
- Muntatzaileak kudeatzea prezio eta montaketa epeak adieraziz
- Obrako asteleheneko bileretara joatea
- Ingeniaritzekin obra faseak kudeatzea
- Logistikarekin materialak entregatzea koordinatzea
- Makineria eta edukiontzien alokairua kudeatzea
- Kideko zehaztapen teknikoen arabera montaketa kontrolatzea
- Segurtasun Planaren betetze jarraitzea
- Behar izanez gero, Kide ordezkari gisa epaiketetan parte hartzea
Betekizunak
- FP II edo antzekoa
- Positiboki baloratuko da hozkailu kamerak instalatzeko prestakuntza teknikoa, baita KIDEko beste produktu batzuena ere
- PRL oinarrizko ikastaroa
- Obrak kudeatzeko esperientzia
- Espainiako iparraldean zehar bidaiatzeko prest egotea
- Soldata hautagaiaren balioaren arabera
- Lanpostua gure Berriatuko (Bizkaia) plantan egongo da
Ezagutu nolakoa den lan egitea Kide