INSTALAZIO ELEKTRIKOKO KOORDINATZAILEA | MONDRAGON People

Instalazio elektrikoko koordinatzailea

Mondragon Assembly.

Aretxabaleta, Gipuzkoa.

 Argitaratua: 2026/05/12.

Ingeniaritza, ekoizpena eta prozesuak.

Ikasketa maila: Lanbide Heziketa.

Eskaintzaren deskribapena

 

Irtenbide elektrikoen diseinuak gustoko badituzu, hau da zure lekua. Mondragon Assemblyn, talde teknikora elkartzeko aukera izango duzu, honako funtzio hauek betez:

Funtzio orokorrak

Diziplina anitzeko talde batean lan egitea, proiektu guztien instalazio elektriko eta pneumatikoaren koordinazioaren arduradun izanik, proiektuen kalitatea, kostuak eta epeak bermatuz.

Makinen diseinua

  • Makina diseinatzen ari den bitartean, diseinu elektrikoaren arduradunari laguntza ematea.
  • Diseinu elektrikoaren arduradunarekin elkarlanean aritzea armairu elektrikoaren kostuaren kalkuluan, baita armairua eta makinaren instalazioa egiteko behar diren orduen estimazioan ere.
  • Instalazio-eremua prestatzea: lan-mahaiak, materialentzako apalak, etab.
  • Eskema elektrikoen berrikuspena egitea, osatuta eta akatsik gabe daudela ziurtatzeko.
  • Makina instalazioko taldearekin bilera egitea (diseinu elektrikoaren arduradunarekin batera), proiektuari buruzko informazio garrantzitsu guztia helarazteko (instalazio-karpetan jasotakoa):
    • Planteamendu elektrikoa
    • Sarrera/irteeren zerrenda
    • Eskema elektrikoak
    • Material elektrikoen zerrenda
    • Kableak pasatzeko jarraibideak
  • Biltegitik entregatutako materialen berrikuspena eta antolaketa, instalazioa hasi aurretik material guztiak daudela ziurtatzeko, eta falta diren elementuen jarraipena egitea.
  • Muntaketa-taldearekin lankidetza eta komunikazioa, bi lanak paraleloan koordinatzeko.
  • Instalazio-estandarrak definitzea eta hedatzea, instalatzaileek bete beharrekoak.
  • Instalazioaren jarraipen periodiko eta jarraitua egitea, gerta daitezkeen akatsak lehenbailehen zuzentzeko.
  • Instalazio elektrikoa balidatzea checklist-a erabiliz, eta balidazio horren berri erosketa-arduradunari ematea.
  • EPLANen eskema elektrikoetan aldaketak egitea, instalazio errealarekiko zehatzak, fidagarriak eta osoak direla bermatuz.
  • Erosketa-taldearekin eta diseinu elektrikoaren arduradunekin batera, instalazioko elementu estandarrak definitzea: kableak, luzapenak, bornak, botoiak, etab.
  • Erosketa-taldearekin elkarlanean aritzea instalazioetako hornitzaile nagusiak hautatzeko, bakoitzaren maila baloratuz.

Makinak probetarako instalatzea

  • Azpikontratauak koordinatzea makinak dagokien armairuetara instalatzeko, proiektuaren dokumentazioaren arabera.
  • Azpikontratauak eta/edo teknikari elektrikoak koordinatzea makinak konektatzeko, dokumentazioaren arabera.

Probak eta martxan jartzea

  • Gure instalazioetan zein bezeroaren etxean,makinen proba eta doikuntza mekanikoak egitea.
  • Bezeroaren etxean instalazioa egitea.
  • Bezeroaren etxean martxan jartzean sor daitezkeen arazoak kudeatzea eta konpontzea.

Dokumentazioa

  • Egiteke dauden puntuen zerrendak eguneratuta izatea, zeregin, material-entrega eta abarren aurreikusitako datak jasoz.
  • Check-listak betetzea.
  • Dagokionean, hobekuntza-proposamenak egitea.
  • Etab.

 

Betekizunak

 

Proiektu honen parte izateko gogoa eta ilusioa duen pertsona baten bila gabiltza, eta, horrez gain, honako baldintzak betetzen dituena:

  • Elektrizitate eta Elektronikan Goi Mailako Teknikari ikasketak
  • Bidaiatzeko prestutasuna
  • Hizkuntzak: ingelesaren eta euskararen maila ona

Bestelako gaitasunen artean, etengabeko ikaskuntzako ingurune batean garatu nahi duten pertsonak, bezeroarekiko orientazioa eta emaitzetara bideratutako jarrera dutenak baloratuko dira bereziki.

 


Ezagutu nolakoa den lan egitea Mondragon Assembly

Icono flecha derechaIcono flecha derecha

Prest zure hurrengo lana aurkitzeko?

Jaso lan alertak

Ico Close

Interes arloak

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Zerbaitek huts egin du. Saiatu berriro minutu batzuk igarotakoan.

Helbide elektroniko hau dagoeneko erregistratuta dago.

Zuzen harpidetu zara! Eskerrik asko MONDRAGON People-era bat egiteagatik.

X