
Irakasle - ikertzailea fluidoen mekanikan eta bero transferentzian
Mondragon Unibertsitatea.
Arrasate, Gipuzkoa.
Argitaratua: 2026/07/09.
Hezkuntza eta formakuntza.
Ikasketa maila: Unibertsitate-gradua.
Eskaintzaren deskribapena
Graduko irakaslea behar dugu fluidoen mekanika, bero transferentzia eta termodinamikako ikasgaientzako
Zure jarduera Arrasateko edota Galarretako kanpusean garatuko duzu.
Honako hauek egiteko aukera izango duzu:
- Irakaskuntza jarduerak:
- Ingeniaritzako ikasleei prestakuntza ematea, zure jardueraren etengabeko hobekuntzan lan egingo duen talde batean parte hartuz, eta zure espezializazio arloan eta hezkuntza metodologietan egunean mantenduz. Ikerketa egiteko aukera ere izango duzu Fluido Mekanikako Taldean.
Hobeto ezagutu nahi gaituzu? Bideoa bistaratu
Betekizunak
Aldaketaren protagonista diren pertsona proaktiboak bilatzen ditugu; errealitatearekin konprometitutako eta inplikatutako pertsonak, errealitate hori eraldatzea bilatzen dutenak, beren onena emanez.
Baldintzak
- Prestakuntzakoak:
- Ingenieritzako Masterra
- Hizkuntzak:
- Euskara
- Ingelesa
- Baloratuko da:
- Doktorea izatea
- CFD -ko softwareen erabilpena
- Enpresan izandako esperientzia
- Ikerketan izandako esperientzia
- Hezkuntza Irakasleen Prestakuntza Masterra (CAP)
Hezkuntza proiektu eraldatzaile eta erakargarri baten parte izatea eskaintzen dizugu, zure bokazioa garatzeko eta profesionalki eta pertsonalki hazteko, errespetuzko lan-ingurune batean, konfiantzan eta lankidetzan oinarrituta.
Ikusi nahi duzu zer daukagun zuretzako prestatuta?
https://www.mondragon.edu/eu/lan-egin-gurekin/goi-eskola-politeknikoa
Ezagutu nolakoa den lan egitea Mondragon Unibertsitatea