Irakasle - ikertzailea Materialetan | MONDRAGON People

Irakasle - ikertzailea Materialetan

Mondragon Unibertsitatea.

Arrasate, Gipuzkoa.

 Argitaratua: 2026/07/08.

Hezkuntza eta formakuntza, Ingeniaritza, diseinua eta berrikuntza, Ingeniaritza, ekoizpena eta prozesuak.

Eskaintzaren deskribapena

Irakaskuntzarako eta ikerketarako bokazioa duten pertsonen bila gabiltza, Materialak eta Konformatuak (MAKO) ezagutza-arloko lantalde gazte eta dinamiko batean parte hartu nahi dutenak.

Arrasaten dugun egoitzan garatuko duzu zure jarduera.

Zure eginkizun nagusia ingeniaritzako graduetan Materialen Zientzia eta hauen Portaerari buruzko ikasgaiak ematea izango da, eta zure intereseko esparruetan hazteko aukera izango duzu: materialen zientzia eta ingeniaritza, materialen karakterizazio aurreratua, jasangarritasunerako materialak…

Eta, interesa baduzu, arloko ikerketa- eta transferentzia-proiektuetan ere parte hartu ahal izango duzu: prestazio handiko materialen garapena, karakterizazio aurreratua, gainazalen funtzionalizazioa eta konformazio-prozesuak, besteak beste.

Honako hauek egiteko aukera izango duzu:

Irakaskuntza jarduerak:

  • Ingeniaritzako ikasleei prestakuntza ematea, bereziki Materialen Zientzia eta hauen Portaerari buruzko ikasgaietan, zure jardueraren etengabeko hobekuntzan lan egingo duen talde batean parte hartuz, eta zure espezializazio-arloan eta hezkuntza-metodologia berrietan egunean mantenduz.

Ikerketa eta Transferentzia jarduerak:

  • Ikerketa eta Transferentzia proiektuak garatuz, proiektuaren fase guztietan (baliabideen definizioa, erakartzea, bezeroarekiko harremana, kudeaketa, plangintza, gauzatze teknikoa, jarraipena, kontrola, justifikazioa, hobekuntza, hedapena eta ustiapena) eta bere estrategiaren definizioan parte hartuko duen talde baten parte aktiboa izanik.

Hobeto ezagutu nahi gaituzu? Bideoa bistaratu

Betekizunak

Aldaketaren protagonista diren pertsona proaktiboak bilatzen ditugu; errealitatearekin konprometitutako eta inplikatutako pertsonak, errealitate hori eraldatzea bilatzen dutenak, beren onena emanez.

Baldintzak

  • Prestakuntzakoak:
    • Materialen Ingeniaritzako gradua eta/edo masterra (edo baliokidea)
    • Kimikako Ingeniaritzako edo Kimikako gradua ere kontuan hartuko da
  • Hizkuntzak:
    • Euskara C1
    • Ingelesa C1
  • Baloratuko da:
    • Enpresan izandako esperientzia
    • Doktoretza-titulua edo doktoretza egiteko interesa
    • Irakaskuntzan izandako esperientzia.

Hezkuntza proiektu eraldatzaile eta erakargarri baten parte izatea eskaintzen dizugu, zure bokazioa garatzeko eta profesionalki eta pertsonalki hazteko, errespetuzko lan-ingurune batean, konfiantzan eta lankidetzan oinarrituta.

Ikusi nahi duzu zer daukagun zuretzako prestatuta?

https://www.mondragon.edu/eu/lan-egin-gurekin/goi-eskola-politeknikoa


Ezagutu nolakoa den lan egitea Mondragon Unibertsitatea

Icono flecha derechaIcono flecha derecha

Prest zure hurrengo lana aurkitzeko?

Jaso lan alertak

Ico Close

Interes arloak

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Zerbaitek huts egin du. Saiatu berriro minutu batzuk igarotakoan.

Helbide elektroniko hau dagoeneko erregistratuta dago.

Zuzen harpidetu zara! Eskerrik asko MONDRAGON People-era bat egiteagatik.

X