Irakaslea Elektronikan edo/eta Automatizazioan | MONDRAGON People

Irakaslea Elektronikan edo/eta Automatizazioan

Mondragon Unibertsitatea.

Arrasate, Gipuzkoa.

 Argitaratua: Atzo.

Hezkuntza eta formakuntza, Ingeniaritza, ekoizpena eta prozesuak.

Eskaintzaren deskribapena

Honako hauek egiteko aukera izango duzu:

- Irakaskuntza jarduerak:

  • GMHZ eta Ingeniaritzako ikasleak trebatuz, zure jarduera etengabe hobetzen lagunduko dizun talde batean parte hartuz, zure espezializazio-arloan eta hezkuntza-metodologietan eguneratuz.

- Ikerketa eta transferentzia-jarduerak:

  • Ikerketa- eta transferentzia-proiektuak garatuz. Proiektuaren fase guztietan (definizioa, baliabideak biltzea, bezeroarekiko harremana, kudeaketa, plangintza, gauzatze teknikoa, jarraipena, kontrola, justifikazioa, hobekuntza, hedapena eta emaitzen ustiapena) eta estrategia definitzen parte hartuko duzun talde baten parte aktiboa izango zara.

Hobeto ezagutu nahi gaituzu? Bideoa bistaratu

 

Betekizunak

Aldaketaren protagonista diren pertsona proaktiboak bilatzen ditugu; errealitatearekin konprometitutako eta inplikatutako pertsonak, errealitate hori eraldatzea bilatzen dutenak, beren onena emanez.

Baldintzak:

  • Prestakuntzakoak:
    • Ingeniaritza Elektronikoko, Elektrikoko, Automatikako, Automatizazioko, Robotikako edo antzeko goi-mailako tituluduna. 
    • Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Masterra (CAP).
  • Ezagutza espezifikoak:
    • Arlo Elektronikoa - Energia
      • Elektronika analogikoa
      • Datuak eskuratzeko sistemak eta seinalearen egokitzapena
      • Instalazio elektrikoak
      • Erregulazio automatikoa
      • Energia berriztagarrien instalazioak
    • Automatizazio eta Robotika arloa
      • CAD: EPLAN Electric
      • Kontrol-gailuak: PLCak, HMIak eta Siemens, OMRON, B&R eta Beckhoff-en maiztasun-erregulagailuak
      • Garapen-inguruneak: Siemens TIA Portal, OMRON Sysmac Studio, B&R Automation Studio eta Beckhoff-eko TwinCAT
      • Segurtasuna makinetan: EN ISO 13849-1 araudia eta apareilajea
      • Komunikazio industrialak: PROFINET, EtherCAT
      • Robotika: ABB RobotStudio
  • Hizkuntzak:
    • Euskara C1

 

Hezkuntza proiektu eraldatzaile eta erakargarri baten parte izatea eskaintzen dizugu, zure bokazioa garatzeko eta profesionalki eta pertsonalki hazteko, errespetuzko lan-ingurune batean, konfiantzan eta lankidetzan oinarrituta.

 

Ikusi nahi duzu zer daukagun zuretzako prestatuta?

https://www.mondragon.edu/eu/lan-egin-gurekin/goi-eskola-politeknikoa


Ezagutu nolakoa den lan egitea Mondragon Unibertsitatea

Icono flecha derechaIcono flecha derecha

Prest zure hurrengo lana aurkitzeko?

Jaso lan alertak

Ico Close

Interes arloak

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Zerbaitek huts egin du. Saiatu berriro minutu batzuk igarotakoan.

Helbide elektroniko hau dagoeneko erregistratuta dago.

Zuzen harpidetu zara! Eskerrik asko MONDRAGON People-era bat egiteagatik.

X