
Intralogistikara Aplikatutako Adimen Artifizialeko Doktoretza Ikertzailea
Mondragon Unibertsitatea.
Arrasate, Gipuzkoa.
Argitaratua: 2026/05/28.
Hezkuntza eta formakuntza, Ingeniaritza, diseinua eta berrikuntza, Ingeniaritza, ekoizpena eta prozesuak, Informazio eta komunikazio teknologiak.
Modalitatea: Doktoretza.
Ikasketa maila: Doktoretza.
Eskaintzaren deskribapena
Graduatu bat edo masterra amaitzen ari den bat edo masterra duen hautagai baten bila gabiltza Arrasateko gure I+T sailean sartu eta doktoretza tesia egiteko, eremu intralogistikoari aplikatutako Adimen Artifizialeko ikerketa proiektu baten esparruan.
Laburpena: Banaketa zentro automatizatuak optimizatzeak erronka kritiko bati egin behar dio aurre: zentro horiek diseinatzeko erabili zen portaera teorikoaren eta eskari aldakorren aurrean duten gauzatze fisiko errealaren arteko desadostasunei aurre hartzea. Tesi honek Adimen Artifizial Neuro-Sinbolikoaren framework bat (NeSy) proposatzen du, Logic Tensor Networks-en (LTN) oinarritua, modu autonomoan desadostasun hoiek identifikatu eta diagnostikatzeko.
Ikaskuntza sakoneko metodo konbentzionalek ez bezala (kutxa beltz gisa funtzionatzen dute), ikerketa honek neurona sareetako egitura sinbolikoen irudikapenari heltzen dio, printzipio logistiko unibertsalen grounding-aren bidez, predikatu logiko bereizgarrietan. Proposatutako sistemak prozesuaren inguruko ezagutza abstraktua modeloetan integratuko du, horrela, definitutako printzipio horien asebetetze maila etengabe ebaluatzeko.
Frameworka patologia logistiko heterogeneoak dituzten hainbat kasu industrialetan baliozkotatuko da, anomaliak detektatu eta hauen inguruko azalpenak lengoaia naturalaren bidez emateko.
Tesiaren helburu nagusia:
IA Logic Tensor Networks-en oinarritutako IA Neurosinbolikoko framework bat garatzea, intralogistika automatizatuko sistemen anomalien diagnostiko autonomo eta ulergarrirako, diseinuaren uneko espezifikazioen eta jatorrizko asmoaren arteko desbideratzearen arrazoiak identifikatzeko.
Lanpostuaren xehetasunak
- Profila: Ikertzailea.
- Ikerketa-eremua: Adimen artifiziala
- Kontratu-mota: Prestatzen ari diren ikertzaileak. Tesi-aldi osoan.
- Lanaldia: Denbora osoa
- Herria: 20500, Arrasate, Gipuzkoa, SPAIN
Hobeto ezagutu nahi gaituzu? Bistaratu bideoa.
Betekizunak
Ikerketa aplikatuarekiko eta Adimen Artifizialarekiko interes handia duen profil baten bila gabiltza, zorroztasun zientifikoa eta ekintzara bideratutako pentsamoldea uztartzen dituena. Proiektuan sartuko zara baldin eta:
- AArekiko kezka eta etengabeko ikaskuntza: Adimen Artifizialaren azken aurrerapenetan egunean egoteko eta horiek modu praktikoan aplikatzeko benetako interesa.
- Prototipoak egiteko gaitasuna: Ideiak eta ereduak ingurune erreal edo prototipo gauzagarri batera eramateko trebetasuna eta gogoa.
- Ekimena eta proaktibitatea: Hobekuntza-arloak identifikatzeko, irtenbide berriak proposatzeko eta I+Gko proiektu berrien definizioan aktiboki parte hartzeko gaitasuna.
- Eraginarekiko konpromisoa: Arazo errealak konpondu eta egungo ingurunea eraldatuko duten teknologiak ikertzeko motibazioa.
Beste eskakizun batzuk:
- Prestakuntzakoak:
- Informatikan, Matematikan edo Fisikan graduatuak, Adimen Artifizialean, Machine Learning, Datuen Analisian, Informatikan, Big Datan, Datuen Zientzian edo gertuko esparruetan masterra dutenak.
- Berariazko ezagutzak:
- Python
- Datu Zientzia, Datu Ingeniaritza, Big Data
- Ikasketa automatikoa, Time Series, Machine Learning, Deep Learning, Reinforcement Learning
- Adimen Artifiziala, XAI
- Baloratuko da:
- Euskara eta ingelesa
Ezagutu nolakoa den lan egitea Mondragon Unibertsitatea