Finantza zuzendaritza, MONDRAGONeko kooperatiba batean | MONDRAGON People

Finantza zuzendaritza, MONDRAGONeko kooperatiba batean

Gipuzkoa, Gipuzkoa.

 Argitaratua: Atzo.

Ekonomia-finantzak, kontuak eta legea, !!!irección.

Eskaintzaren deskribapena

Erronkaz betetako proiektu berri baten bila zabiltza? Eskarmentua duzu lidergo estrategikoan eta finantzak dira zure pasioa?

Gustatuko litzaizuke nazioarteko bokazioa duen, eta ingurunearekin, pertsonekin eta ingurumenarekin konprometituta dagoen proiektu sozioenpresarial baten parte izatea?

Bilatzen ari garen energia daukazu!

 

Nazioartekotutako kooperatiba bat gara, eta MONDRAGON Korporazioan txertatuta gaude. Jarduten dugun ingurunean aberastasuna eta lanpostuak modu jasangarrian sortuta garatzen dugu gure proiektua, egungo eta etorkizuneko belaunaldiengan pentsatuta.

Finantza Zuzendaritza bere gain hartuko duen pertsona baten bila ari gara. Gestio Plana diseinatu, inplementatu eta ebaluatuko duen pertsona, plan estrategikoarekin eta balio kooperatiboekin koherentzian.

 

Zein izango dira zure funtsezko erantzukizun estrategikoak?

  • Likidezia, errentagarritasun eta kaudimen adierazleak gainbegiratzea, kooperatibaren finantza osasuna bermatzeko.
  • Baliabide propioak eta besterenak modu eraginkorrean kudeatzea, gardentasuna eta ekitatea lehenetsiz.
  • Finantzaketa solidarioko mekanismoak sustatzea (barne funtsak, kreditu kooperatiboak, aliantzak erakunde etikoekin...).
  • Arrisku finantzarioak eta operatiboak identifikatzea, ebaluatzea eta arintzea.
  • Errentagarritasun ekonomikoa gizarte eta ingurumen inpaktuarekin orekatzen duten inbertsio estrategien diseinuan parte hartzea.
  • Lantalde trebeak, konprometituak eta balio kooperatiboekin lerrokatuak garatzea.

 

Gainera, kooperatiba garenez, honako hauek egin beharko dituzu:

  • Gobernu organoei (Kontseilu Errektorea, Batzarra) finantza informazio argia, egokia eta ulergarria eman.
  • Kapital sozialaren erabilera arduratsua egingo dela eta bazkideek ordainsari justua izango dutela ziurtatu, etorkizuneko iraunkortasuna arriskuan jarri gabe.
  • Bazkideen eta langileen artean hezkuntza ekonomikoa eta finantzarioa sustatu.
  • Erabaki finantzarioetan parte hartze demokratikoa bultzatu, kide izatearen eta erantzukidetasunaren zentzua indartuz.

Betekizunak

Ezaugarri hauek beteko dituen pertsona bat dugu buruan:

  • Goi mailako unibertsitate titulazioa.
  • Prestakuntza eta eskarmentua nazioartekotutako enpresetan, arlo ekonomiko-finantzarioarekin lotutako zuzendaritza postuetan.
  • Orientazio eta ikuspegi estrategikoa, pentsamendu analitikoa eta sentsibilitate soziala, lorpenerako orientazioa, erabakiak hartzeko eta taldean lan egiteko gaitasuna.
  • Euskara eta ingelesa, ahozko eta idatzizko maila altua (C1).

 

Gure printzipio eta balioekin identifikatzen bazara, gure erronkak interesa sortzen badizu eta lanposturako behar ditugun ezagutza eta eskarmentua baldin badituzu, ez izan zalantzarik, EMAN IZENA!!

Zure hautagaitza konfidentzialtasun handienarekin tratatuko dugu MONDRAGONeko Mugikortasun eta Kudeaketa Sozialeko Zuzendaritza Garapenerako Sailean, eta Tere Marcos zurekin harremanetan jarriko da.


Prest zure hurrengo lana aurkitzeko?

Jaso lan alertak

Ico Close

Interes arloak

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Zerbaitek huts egin du. Saiatu berriro minutu batzuk igarotakoan.

Helbide elektroniko hau dagoeneko erregistratuta dago.

Zuzen harpidetu zara! Eskerrik asko MONDRAGON People-era bat egiteagatik.

X