Harrobia Programa:
Gure talentu-harrobia
Hazteko gogoa duten pertsonak bilatzen ditugu, MONDRAGONen etorkizunaren parte izan nahi dutenak.
MONDRAGONen talentua ez da inprobisatzen, esperientzia errealetik garatzen da. Harrobia da unibertsitatean ikasitakoa eta mundu profesionala elkartzen diren lekua. Maila handiko ingurune teknologikoetan lanean hasten zaren tokia, benetako erronkez eta jauzia ematen lagunduko dizuten pertsonez inguratuta.
Zure etorkizuna hemen hasten da.

Teoriatik benetako proiektura
Benetako proiektuetan lan egingo duzu, inpaktua eta lehiakortasuna sortzen dutenetan.
Esperientzia handiko taldeetan txertatuko zara, nor bere arloan erreferente diren pertsonekin batera, eta horrek egiteko modu ezberdinak ikusi eta ikasteko aukera emango dizu. Egunerokoaren parte diren erronketan arituko zara, benetakoetan, simulatzen ez diren horietan.
Hemen ez zara begira egongo, ekarpenak egingo dituzu.

Zurekin egingo dugu bidea
Une bakar batean ere ez zara bakarrik egongo. Badakigu lehen egunak gogorrak izan daitezkeela: dena da berria, eta normala da hasieran galduta sentitzea.
Zure alboan egongo diren pertsonak une oro izango dituzu laguntzeko prest. Zure ondoan egongo dira lehen egunetik, segurtasuna emateko, zalantzak argitzeko eta behar duzun guztian laguntzeko.
Taldeko kide bat gehiago izango zara, eta konfidantza zein benetako babesa eskainik zaizkizu, betiere ikasteko, huts egiteko eta hobetzeko espazioa bermatuz.
Urrats bakoitza ematen lagunduko dizugu.

Proiektu bat baino gehiago
Zure esperientzia ez da praktikak egiten dituzun kooperatibara mugatzen, hori baino harago doa: MONDRAGONerako atea da.
Ez zara ibilbide honi ekin dion bakarra; izan ere, zure hautu bera egin duten beste 100 gazte baino gehiagorekin egingo duzu bidea, guztiak abiapuntu berean, zalantza eta ilusio partekatuekin. Ikasturtean zehar, 5 saiotan parte hartuko duzu profesional gisa hazteko, taldearen beste errealitate batzuk ezagutzeko eta barrutik ulertzeko badela enpresa egiteko modu ezberdin bat, lankidetzan, parte-hartzean eta pertsonen garapenean oinarritua.
MONDRAGONeko zure bidea hemen hasten da.

Proiektuak titulazioaren arabera Mondragon Unibertsitatea:
Aukeratu zure unibertsitatea eta titulazioa eta ezagutu eskaintzen dizkizugun proiektuak.
Itxita
Industria Elektronikako Ingeniaritzan gradua
11 Proiektu
LIP: 6
TFG/TFM: 5
Izena-emateko azken eguna 10/05/2026
Itxita
Ingeniaritza Mekatronikoan gradua
8 Proiektu
LIP: 8
TFG/TFM: 0
Izena-emateko azken eguna 10/05/2026
Itxita
Ingeniaritza Informatikoan gradua
19 Proiektu
LIP: 7
TFG/TFM: 12
Izena-emateko azken eguna 10/05/2026
Itxita
Ingeniaritza Mekanikoan gradua
14 Proiektu
LIP: 8
TFG/TFM: 6
Izena-emateko azken eguna 10/05/2026

Argitu zure zalantzak izena eman aurretik
Bai. MONDRAGONen talentu gaztearen aldeko apustua egiten dugu, eta kooperatibetan hazten jarraitu nahi duten pertsonei jarraipena ematen diegu. Izan ere, 3 ikasletik 1 bere praktikak egin dituen kooperatiban bertan gelditzen da. Barrutik zure ibilbide profesionala hasteko benetako aukera da.
Bai, eta lehen egunetik. Ez zatoz praktikak egitera bakarrik, zure ibilbide profesionala hastera baizik. Benetako proiektuetan lan egingo duzu, erakunde bat barrutik nola funtzionatzen duen ikusiko duzu eta zure ibilbide guztian zehar lagunduko dizuten gaitasunak garatuko dituzu. Gainera, esperientzia hau MONDRAGONen barruan hazten jarraitzeko atea izan daiteke.
