Elkarlana indartuz,
indartsuago eragin
Etorkizuneko erronken aurrean, lankidetza.
Elkarlana indartuz,
indartsuago eragin
Etorkizuneko erronken aurrean, lankidetza.
Pello Rodriguez,
MONDRAGONen Kontseilu Orokorreko presidentea
2024ko balantzea argi eta garbi positiboa da MONDRAGONentzat. Ziurgabetasun geopolitikoak eta merkatuen aldaketek baldintzatutako ingurune global zorrotz batean, sendo eta kohesioz erantzuten jakin dugu. Korporazioak 11.200 M€ gainditu ditu salmentetan, 70.000 lagun baino gehiagorekin plantillan, eta 632 M€-ko etekin errekorrak lortu ditu. Gure lau arloek Industriak, Finantza arloak, Banaketak eta Ezagutzak jarduera ona izan dute, eta gure eredu kooperatiboaren eraginkortasuna berretsi dute.
Zenbakietatik harago, gure etorkizuneko ikuspegia indartzen duten proiektuetan pausoak ematen jarraitzen dugu. Esaterako, Ezagutza Dibisioan, gure ekosisteman gero eta leku garrantzitsuagoa duen arloan. Ikastetxeak, unibertsitatea eta zentro teknologikoak uztartzen dituen proiektu hou apustu argia da MONDRAGON etorkizuneko erronketarako prestatzeko.
Eta, hain zuzen, etorriko denari begira jarri gara orain. 2025ean etapa berri bat ireki dugu, non protagonismo berezia hartzen duen Etorkizuneko Negozioak sortzeko ekimen estrategikoak bultzatzeak, funtsezko zenbait esparrutan: zibersegurtasuna, teknologia digitala eta AA, arlo soziosanitarioa, sare elektrikoak eta energia, edo mugikortasuna. Badakigu sektore horiek erabakigarriak izango direla datozen urteetan, eta, beraz, kalitatezko enplegua sortzeko giltzarri izango dira. Sektore berri hauetako proiektuei gure balio kooperatiboetatik ekin nahi diegu, berrikuntzaren eta konpromiso sozialaren alde eginez.
“Prest gaude ziklo berri bati konfiantzaz aurre egiteko, jakinik baditugula proiektu sendo, lehiakor, eraldatzaile eta pertsonen dagoen proiektua eraikitzen jarraitzeko beharrezkoak diren talentua, esperientzia eta espiritu kolektiboa”.
Leire Mugerza,
MONDRAGONen Batzorde Iraunkorreko eta Kongresuko lehendakaria
MONDRAGONek 2024an izan duen bilakaerak berriro erakutsi du partekatzen dugun proiektu kooperatiboak sustrai sakonak eta etorkizuneko ikuspegia dituela. Gero eta aldakorragoa, konplexuagoa eta ziurgabeagoa den mundu honetan, eredu ekonomiko eta sozial bidezko, gizatiar eta jasangarriago baten eraikuntzan parte aktibo izateko gure bokazioa berresten dugu.
Gaur, inoiz baino gehiago, lankidetza indartu behar dugu, printzipio eta eguneroko praktika gisa. Izan ere, elkarlanetik bakarrik – pertsonen, kooperatiben, dibisioen eta beste enpresa batzuen artean– egokitu ahal izango gara agertoki globalaren erronketara; inteligentzia kolektiboarekin, arintasun estrategikoarekin eta konpromiso sozial irmoarekin jardutea eskatzen digun agertokian.
Izan ere, erantzukizun handia dugu: hurrengo belaunaldiei ondare hobea uztea. Hau da, balioak dituzten enpresak, gure lurraldeetan errotuta daudenak, hezkuntzaren, berrikuntzaren eta lanaren bidez, eragin sozial garrantzitsua eta gizarte berdinzaleagoak sortzen jarraitzen dutenak. Erronka handi horretarako, lankidetzak – MONDRAGONeko kooperatiben bereizgarriak – ezinbesteko palanka izaten jarraitzen du.
“Beharrezkoa da lankidetzaren indarra aldarrikatzea, gizarte justuago baterantz bidea egiteko motor gisa, desberdintasunak murriztuz, pertsona benetan erdigunean kokatuz eta jarduera ekonomikoa ingurunean eragin sozial handiagoa sortzera bideratuz”.