Unibertsitate-Enpresa harremanen kudeatzailea | MONDRAGON People

Unibertsitate-Enpresa harremanen kudeatzailea

Mondragon Unibertsitatea.

Oñate, Gipuzkoa.

 Publicado: Ayer.

Otros.

Descripción de la oferta

Gazte talentua enpresa munduarekin konektatu nahi duzu?

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatea, unibertsitate berritzailea, kooperatiboa eta pertsonengan zentratua gara. Enpresekiko hurbiltasuna eta gure izaera praktikoa dira gure nortasunaren ezaugarriak.

Unibertsitatearen eta enpresaren arteko praktiken kudeatzaile baten bila gabiltza, gure taldea osatzeko. Zure helburua gure ikasleek lan-munduarekin duten lotura erraztea izango da, haien prestakuntza-programekin bat datozen kalitate handiko esperientzia praktikoak ziurtatuz.

Unibertsitatearen eta erakundeen arteko zubia izango zara, lan-praktikak kudeatuz eta gure titulazioen eskariari (kopuruari, kalitateari eta epeei dagokienez) erantzungo diotela bermatuz.

Zer egingo duzu gurekin?

  • Komunitatearen garapena: Bisita komertzialak egingo dituzu gure enpresa laguntzaileen poltsa handitzeko eta gure beharrekin bat datozen proiektuak zehazteko.
  • Kudeaketa eta koordinazioa: Ikasleen kanpoko praktiken esleipen pertsonalizatua koordinatuko duzu, titulazioekin eta enpresekin eskuz esku lan eginez.

Requisitos

Baldintzak:

  • Prestakuntza: gutxienez, Goi Mailako Heziketa Zikloko (GMHZ)  titulazioa enpresen administrazioan, kudeaketan edo antzeko arloetan.
  • Hizkuntzak: Euskara maila altua ezinbestekoa da. Ingelesa positiboki baloratuko da.
  • Esperientzia: merkataritza-lanpostuetan eta administrazio-kudeaketako lanpostuetan aurretik esperientzia duen profila.
  • Funtsezko gaitasunak: Erabakiak hartzeko gaitasun handia, autonomia, ekimena eta gaitasun komertzialak dituen norbait bilatzen dugu. Kalitatezko zerbitzurako orientazioa funtsezkoa da.

Conoce cómo es trabajar en Mondragon Unibertsitatea

Icono flecha derechaIcono flecha derecha

¿Con ganas de descubrir tu próximo empleo?

Recibir alertas de empleo

Ico Close

Áreas de interes

¿En qué idioma te gustaría recibir la información?

Uy, algo ha fallado. Inténtalo de nuevo en un momento.

Este correo ya está registrado.

¡Te has suscrito correctamente! Muchas gracias por unirte a MONDRAGON People.

X