PERTSONEN KUDEAKETA TEKNIKARIA | MONDRAGON People

Pertsonen kudeaketa teknikaria

Fagor Automation.

Arrasate, Gipuzkoa.

 Argitaratua: 2026/08/25.

Pertsonen kudeaketa.

Ikasketa maila: Unibertsitate-gradua.

Eskaintzaren deskribapena

Giza Baliabideen Zuzendaritzaren ardurapean eta Giza Baliabideetako politikei jarraituz, bere arloko helburuak eta ekintza planak zehaztu, kudeatu, garatu eta aplikatu. Pertsonen kudeaketarekin lotutako gai guztietan arduradunek behar duten aholkularitza eskaini.

  • Pertsonen kudeaketarekin lotutako politikak, helburuak eta ildo estrategikoak zehazten eta ezartzen laguntzea.
  • Kudeaketa Planetik eratorritako langile-beharrak identifikatzea eta kudeatzea, sartzeko eta lotura kentzeko prozesuak ezarritako prozeduren arabera.
  • Pertsonen kudeaketari lotutako beharrei erantzutea, honako arlo hauetan: hautaketa, prestakuntza, antolaketa-garapena, barne-komunikazioa, parte-hartzea, ebaluazioa eta ordainsari-politika.
  • Ildo exekutiboari aholkularitza eta laguntza ematea Fagor Taldearen araudiarekin, Lagun Arorekin eta indarrean dagoen lan-legeriarekin zerikusia duten gaietan.
  • Hautaketara, talentuaren garapenera, antolaketara, barne-komunikaziora eta pertsonen plangintzara bideratutako zeharkako proiektuak gidatzea eta koordinatzea.

Betekizunak

  • Gradua Psikologia, Zuzenbidea, Soziologia edo antzerakoak
  • Giza Baliabidetako funtzioan esperientzia izatea beharrezkoa
  • Komunikatzeko eta beste pertsona batzuekin modu eraginkorrean harremanetan jartzeko gaitasuna.
  • Ingelesa menderatzea.
  • Bidaiatzeko prestasuna

Ezagutu nolakoa den lan egitea Fagor Automation

Icono flecha derechaIcono flecha derecha

Prest zure hurrengo lana aurkitzeko?

Jaso lan alertak

Ico Close

Interes arloak

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Zerbaitek huts egin du. Saiatu berriro minutu batzuk igarotakoan.

Helbide elektroniko hau dagoeneko erregistratuta dago.

Zuzen harpidetu zara! Eskerrik asko MONDRAGON People-era bat egiteagatik.

X