ZER GARA

LANKIDETZA

1956an sortu zen enpresa errealitate kooperatibo baten emaitza da MONDRAGON. MONDRAGONen filosofia jasota dago haren balio korporatiboetan: elkarrekiko lankidetza, kudeaketan parte hartzea, gizarte erantzukizuna, berrikuntza, antolaketa demokratikoa, hezkuntza eta gizarte eraldaketa, besteak beste.

elkarrekiko lankidetza,
gizarte erantzukizuna,
berrikuntza,
hezkuntza,
gizarte eraldaketa…

Nortasun kooperatiboa duten pertsona konprometituak gara, eta enpresa talde errentagarri, lehiakor eta ekintzailea osatzen dugu, nazioarteko merkatuetan lehiatzeko gai dena. Gure erakundeak metodo demokratikoak darabiltza bere sozietate antolaketan, eta enplegua sortzea, langileen giza nahiz lanbide sustapena eta ingurune sozialaren garapena ditu helburu.

Antolaketari dagokionez, MONDRAGON lau arloren inguruan egituratzen da: Finantzak, Industria, Banaketa eta Ezagutza. Gaur egun 96 kooperatiba autonomo eta independentek, 81.000tik gora pertsonak eta I+Gko 14 zentrok osatzen dute MONDRAGON. Hala, Euskadiko lehen enpresa taldea eta Espainiako hamargarrena da.

96
KOOPERATIBA
81.000
PERTSONA BAINO GEHIAGO
14 I+G
ZENTRO
EUSKADIKO
1.
ENPRESA TALDEA

SALMENTAK

150ETIK

GORA HERRIALDETAN

GLOBALAK

Euskadiko lehen enpresa taldea da MONDRAGON, eta Espainiako enpresa nagusien artean garrantzitsuenetako bat. Bost kontinenteetan dago, eta 141 ekoizpen ezarpen ditu 37 herrialdetan, merkataritza presentzia 53 herrialdetan eta salmentak 150etik gora herrialdetan.

DESBERDINAK

Pertsonak lankidetzan

MONDRAGON talde kooperatibo bat da, eta hala izan da sortu zenetik. Ezaugarri hori da bere indarretako bat eta bere arrakastaren arrazoietako bat. Izan ere, MONDRAGONen espezifikotasunetako bat bere elkartze prozesua izan da, non elkar hartzearen abantailak eta kooperatiben giza dimentsioa uztartu diren; horrek ekarri du, hain zuzen ere, talde kooperatibo sendo eta solidario baten sorrera.

Misioa

Enpresa izaerako errealitate sozioekonomiko bat da, Euskal Herriaren kulturan sustrai sendoak dituena, pertsonek eta pertsonentzat sortua.

Gizarte iraunkor batekin, hobekuntza lehiakorrarekin eta bezeroa gogobetetzearekin konprometitua, enpresa garapenaren bidez eta enplegua sortuz aberastasuna sortzeko eta gizartea eraldatzeko.

Elkartasun konpromisoetan hartzen du oinarri, eta metodo demokratikoak erabiltzen ditu bere antolakuntza eta zuzendaritzarako.

Pertsonek euren enpresen kudeaketan, emaitzetan eta jabetzan parte hartzea eta integratzea bultzatzen du.

Bisioa

MONDRAGON lankidetza da. Errealitate sozioekonomiko kooperatiboa, pertsona konprometituekin eta enpresa errentagarri, lehiakor eta ekintzaileekin, testuinguru global batean, zeina bere giza dimentsioagatik, eragin sozialagatik eta lehiakortasunagatik ezagutzen den.

Balioak

Lankidetza: Jabeak eta protagonistak.

Parte hartzea: Konpromisoa kudeaketan.

Gizarte erantzukizuna: Aberastasunaren banaketa solidarioa.

Berrikuntza: Etengabeko berrikuntza

Era berean, Printzipio Kooperatiboen eta bere esperientziaren esparruan, MONDRAGONek autoexijentziaren eta erantzunkidetasunaren balioak, elkarrekiko lankidetza, gizarte eraldaketa eta gobernu on kooperatiboaren praktikak bultzatzen ditu.

KODE ETIKOA

Enpresa egiteko moduak, pertsonak ardatz hartuta eta gizartearekin konprometituta, gure jokabidearen jarraibide etikoak adierazten dizkigu.

MONDRAGONeko zentro korporatiboak ezarrita ditu bere pertsonen eguneroko lana bideratu behar duten portaera-gakoak, interes-talde desberdinei dagokienez. Gure kode etikoak hurrengo dokumentuan jasotzen diren alderdiei erreparatzen die.

KODE ETIKOA CORPORACIÓN MONDRAGON

ETORKIZUNA

Geure historiatik abiatzen den etorkizuna. Gure Esperientziaren mugarrietan barna bidaia kronologiko bat egitea proposatzen dizugu. MONDRAGON proiektua eratuz joan diren gertaera korporatibo esanguratsuenen kronika, urtez urte.

  • 1956

    1956

    1955ean, Jose Maria Arizmendiarrieta jaunak gazte talde bat adoretu zuen fabrika utzi eta euren enpresa sortu zezaten, langileriaren demokrazian oinarrituta. Eta urte bat geroago, 1956ko apirilaren 14an, Arizmendiarrietak ULGOReko lehen harria bedeinkatu zuen, zeina mugimendu kooperatibistaren lehen bultzada izan baitzen.

  • 1957- 1960

    1957- 1960

    Lan Ministerioaren agindu baten ondorioz, bazkide kooperatibistak Gizarte Segurantzako Ssitema Orokorretik baztertuta geratzen ziren, eta horrek eragin zuen gaur egun LagunAro Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundea denaren sorrera. Cooperacion aldizkaria ere sortu zen, aurrerago T.U. (Trabajo y Union) eta azkenik T.U. Lankide deituko zena. Caja Laboralen lehen bulegoa ireki zen publikora, Arrasateko Ferrerias kaleko lokal xume batean.

  • 1961-1965

    1961-1965

    Soilik 5 urtetan, Eskola Profesionalak 300 ikasle izatetik 1.000 baino gehiago izatera igaro zen. Caja Laboralen lehen bulegoa ireki zen, eta bi urte eskasean azkar hedatu zen inguruko herrietan. Arrasatek Tacique markarekin merkaturatu zituen bere produktuak; aurrerago Fagor Arrasate deitu zen. Caja Laboralen Enpresa Dibisioa sortu zen, eta Copreci, Ederlan eta Lana industri kooperatibak jaio ziren. Kooperatiben arteko mugimendu elkartu bat hasi zen, Esperientziaren etorkizuneko egituren zirriborroa. Grupo Cooperativo Mondragon deitu zenaren ernamuina izan zen; aurrerago Mondragon Corporacion Cooperativa deitu zen, eta, azkenik, gaur egun, MONDRAGON.

  • 1966-1970

    1966-1970

    Arrasate transfer lerroak fabrikatzeari ekin zion, hozkailu eta garbigailuetarako. Kooperatibak Taci markarekin merkaturatzen zituen produktuak, eta ondoren Fagor Arrasate deitu zen. 1964an, jada 1.000 ikasle ziren Eskola Profesional Politeknikoan ikasten ari zirenak, eta Irizar eta Miba kooperatiben elkarketa formala gauzatu zen. 1970ean Fagor-Mercier txirrindularitza taldea aurkeztu zitzaien komunikabideei, nazioarteko tropelaren txirrindulari ospetsuenetako batzuekin.

  • 1971- 1975

    1971- 1975

    Laboral Kutxak 100.000 aurrezleren zifra sinbolikoa gainditu zuen, gure kreditu kooperatiba zein azkar finkatzen ari zen erakutsiz. 1972an, Eroskik 32 saltoki zituen martxan, eta 17. 000 bazkide kontsumitzaile baino gehiago. 1975ean, Laboral Kutxak eta hainbat kooperatibak konpromiso formalak izenpetu zituzten Ikerlan Ikerketa Teknologikoen Zentroarekin.

  • 1976- 1980

    1976- 1980

    1976ko azaroaren 29an, Jose Maria Arizmendiarrieta jauna hil zen. Taldearen bultzadak nabarmen jarraitzen zuen aurrera: salmentak hazi ziren, eta Latz, Kendu eta Dikar gipuzkoar kooperatiba berriak eta Aurrenak gasteiztar enpresa elkartu ziren. 1979an, krisi orokorrak konplikatutako urtea izan arren, MONDRAGONeko kooperatiben esportazioek jauzi ikusgarria egin zuten, eta 53,5 milioi euroren bueltan kokatu ziren, %54 baino gehiagoko hazkundearekin. Urkide sortu zen, Azpeitia-Zumaia eskualdeko Danona, Egurko, Leioa eta Zubiola kooperatibek osatutako taldea.

  • 1981- 1985

    1981- 1985

    1981ean MONDRAGON kooperatiben 25 urte bete ziren,eta hau da data sinboliko horren balantzea: • Laboral Kutxak 114 sukurtsal ditu, eta Baliabide Hartzekodunak 383,56 M€-ra iritsi dira. • Industri kooperatibek 498,84 M€-ko zifra gainditu dute. • Eroski kooperatiba, %38ko hazkundearekin, 90 M€-ren bueltan kokatu da. Eta, 1985ean, kooperatiben Taldeen Kontseilua eratu zen, gaur egungo MONDRAGONen enbrioi historikoa. Eta 1986ko urtarrilaren 1ean jarri zen indarrean Espainia Europako Erkidego Ekonomikoari atxikitzeko ituna.

  • 1986-1990

    1986-1990

    1986ko urtarrilaren 1ean jarri zen indarrean Espainia Europako Erkidego Ekonomikoari atxikitzeko ituna. 1988an, Korporazioko kooperatiben salmenta bateratuek 1.200 milioi euroren zenbatekoa gainditu zuten lehen aldiz, eta esportazioak 240 milioi euro baino gehiago izan ziren. Ideko Ikerketa eta Garapen zentroa sortu zen. Danobatek eta Soralucek, elkarrekin, makina-erremintaren sektoreko esportazioko eskaririk handiena lortu zuten. 1990ean, Fagor Arrasatek historiako eskaririk handiena lortu zuen makina-erremintaren sektorean, 20 milioi euro baino gehiagorekin, Volkswagenentzat eta Seatentzat.

  • 1991-1995

    1991-1995

    1991n, General Motorsek Europako urteko korporazio izendatu zuen MONDRAGON, Zerbitzu-Prezioaren Kalitateari lotuta. Oronak eta Urssak partaidetza nabarmena izan zuten Sevillako 1992ko Erakusketa Unibertsalean eta Bartzelonako Olinpiadetako instalazioetan. Fagor Sevillako Erakusketa Unibertsalaren hornitzaile ofizial moduan aukeratu zuten. 1994an,Irizarren Century modeloa Britainia Handia zebilen dagoeneko. Urte baten buruan, enpresari Bikaintasun Profesionalaren Felipe Printzearen saria eman zioten, eta Espainiako Urteko Autobusaren saria jaso zuen.

  • 1996-2000

    1996-2000

    1997ko apirilaren 14an jaio zen MONDRAGONen Interneteko zerbitzaria. Etxerakoen Dibisioaren salmentek 600 milioi euroko zifra gainditu zuen, 100.000 milioi pezetako zifra mitikoa. 1998aren amaieran, MONDRAGON Euskal Autonomia Erkidegoko enpleguaren %3,1 zen, BPGaren %4,5 eta esportazio ekonomikoen %9,3. Euskadin sortutako aberastasuneko 100 euroko, 4,5 euro Korporazioko enpresen jardueratik zetozen. Mendearen aldaketarekin, MONDRAGONek dagoeneko 54.000 langile zituen, Irizarrek Enpresa Bikaintasunaren Europako saria irabazi zuen, Laboral Kutxak 300 sukurtsal zituen 2001ean, eta hedatzen jarraitzen zuen, 26 bulego berrirekin, batez ere Gaztela eta Leonen eta Aragoin.

  • 2001-2005

    2001-2005

    Inbertsioak errekor historikoa lortu zuen 2001ean: 872 milioi euro, ahalmen produktiboa handitzeko eta modernizatzeko, nazioartekotze maila igotzeko eta korporazioaren presentzia finkatzeko teknologia berriei lotutako jardueretan. 2002an, euroa indarrean jarri zen urtean, LagunAroko mutualsiten kolektiboan 27.202 lagun zeuden. 2004an, abenduaren 9an, Juan Carlos eta Sofia errege-erreginek MONDRAGONeko kooperatibak bisitatu zituzten. Juan Jose Ibarretxe lehendakariak egin zien harrera, eta Jesus Catania MCCko Kontseilu Orokorreko lehendakariak eta beste agintari batzuek Garaia Berrikuntza Guneko lehen harria jarri zuten.

  • 2006-2010

    2006-2010

    2006an biderkatu egin zen MONDRAGONen nazioarteko osagaia: Kontsumo Ondasunen fakturazioa %63 igo zen. 2007an, Eroskik Caprabo erosi zuen. Eta LagunAro, EPSVren zifrek beste errekor bat lortu zuten: 30.476 mutualista eta 8.176 pentsiodun. Krisiak doitzeko neurri handiak harrarazi zituen egituran zein estrategian, enpresen lehiakortasuna hobetzeko.  Hazkundea iritsi zen berriro, eta, 2010eko itxieran, MONDRAGONek 178 milioi euroko irabaziak izan zituen, eta 1.378 lanpostu gehiago. Salmentak 13.989 milioi eurora iritsi ziren guztira (+%1,2).

  • 2011-Gaurkotasuna

    2011-Gaurkotasuna

    2011n, Orona Galarretako (Hernani) instalazio berriak eraikitzen hasi zen: Orona Ideo Innovation City. Lankide Aurrezkiaren eta Ipar Kutxaren integrazioa gertatu zen, eta LABORAL Kutxa berria sortu zen, estatuko erakunde finantzariorik sendoenetakoa. 2014tik kooperatiba guztiek egindako ahaleginak azpimarratu daitezke, Fagor Etxetresnetako krisiak kaltetutako bazkideak birkokatzen saiatzeko. 2015ean, nabarmentzekoa da Industria arloak izandako bilakaera, ekitaldian zehar 1.200 enplegu berri baino gehiago sortzera iritsi baitzen.