1982

Demokrazia berreskuratu ondorengo Euskal Herriko giro politiko hartan, kooperatibismoari buruz esaten zen ezin zela sigla zehatz batez katalogatu,
hori bere oinarrien kontrako izango zelako, baina ingurune sozialistan kokatzeak zentzua izan zezakeela, betiere sozialismoa terminoa zentzu zabalenean eta garbienean hartuta: baliabideen…sozializazioa eta gestio, jabetza eta jakintzaren demokratizazioa.
…sozializazioa eta gestio, jabetza eta jakintzaren demokratizazioa.
Lan bazkideek beren irabaziak mugatzeari esker, pertsonal kostuak salmentetan zuen eragina ehuneneko puntu bat gutxitu ahal izan zen 1982an. Jarrera horren ondorioz, kooperatibetako lanpostuak finkatu ez ezik, 327 enplegu berri ere sortu ahal izan ziren.
Urte honetan Lenniz –egun Fagor Electrodomesticosen baitan–, Leunkor Fagor Arrasateren baitan–, Orkli eta Ondoan kooperatibak sartu ziren taldean. Aldi berean, kooperatiben gaitasun teknologikoa sendotu egin zen, Ikerlan ikerketa aplikatuko zentroaren lanari esker.