1996-2000

1997ko apirilaren 14an jaio zen MONDRAGONen Interneteko zerbitzaria. Etxerakoen Dibisioaren salmentek 600 milioi euroko zifra gainditu zuen, 100.000 milioi pezetako zifra mitikoa.
1998aren amaieran, MONDRAGON Euskal Autonomia Erkidegoko enpleguaren %3,1 zen, BPGaren %4,5 eta esportazio ekonomikoen %9,3. Euskadin sortutako aberastasuneko 100 euroko, 4,5 euro Korporazioko enpresen jardueratik zetozen.
Mendearen aldaketarekin, MONDRAGONek dagoeneko 54.000 langile zituen, Irizarrek Enpresa Bikaintasunaren Europako saria irabazi zuen, Laboral Kutxak 300 sukurtsal zituen 2001ean, eta hedatzen jarraitzen zuen, 26 bulego berrirekin, batez ere Gaztela eta Leonen eta Aragoin.