Inbertsioak errekor historikoa lortu zuen 2001ean: 872 milioi euro, ahalmen produktiboa handitzeko eta modernizatzeko, nazioartekotze maila igotzeko eta korporazioaren presentzia finkatzeko teknologia berriei lotutako jardueretan.
2002an, euroa indarrean jarri zen urtean, LagunAroko mutualsiten kolektiboan 27.202 lagun zeuden.
2004an, abenduaren 9an, Juan Carlos eta Sofia errege-erreginek MONDRAGONeko kooperatibak bisitatu zituzten. Juan Jose Ibarretxe lehendakariak egin zien harrera, eta Jesus Catania MCCko Kontseilu Orokorreko lehendakariak eta beste agintari batzuek Garaia Berrikuntza Guneko lehen harria jarri zuten.