2021

2021

Argi-ilunen urtea izan zen, eta, neurri handi batean, pandemiak baldintzatutako urtea, ekitaldiaren azken zatian berriro indartsu berpiztu baitzen. Iragarpen guztien arabera, pixkanaka normaltasuna itzuliko zela zirudien, baina bat-batean Omicron aldaera mundu erdian zabaldu zen, eta mamu zaharrak eta iragan berrieneko beldurrak barreiatu ziren. “Txertoa” urteko hitza izan zen – 2020an “konfinamendua” izan zen –, baina beste hitz batzuekin ere bizi izan ginen, hala nola “next generation” edo “mikrotxip” hitzekin, eta ahanztura kolektibotik termino ekonomiko kezkagarri bat erreskatatu genuen: “inflazioa”

Hala eta guztiz ere, negozioen bilakaerari dagokionez, ekitaldiko balantzea positiboa izan zen. Hain zuzen ere, salmentak suspertzez gain enplegu mailak mantendu ziren eta emaitzen zifra ona izan zen.

Bestalde, aipatu behar dira, halaber, Cikautxo kooperatibaren 50. urteurrenaren ospakizuna, Rosa Carabel Eroskiko zuzendari nagusi berriaren izendapena edo “Jose María Ormaetxea, toda una vida cooperativa” Esperientzia Kooperatiboaren sortzaileetako bati buruzko liburu biografikoaren aurkezpena. Era berean, Perseverance planeta gorrian marteratu zeneko urtea izan zen; eta Goimek ibilgailuaren antena fabrikatzen lagundu zuen, Sener ingeniaritzaren eskutik.